Tolosan haurrentzako tailerra ‘KORBO eraikuntza tailerra’.

Tolosan  haurrentzako  tailerra  ‘KORBO  eraikuntza  tailerra’.
Click to view map
Noiz:
uztaila 6, 2018 @ 6:00 pm – 8:00 pm
2018-07-06T18:00:00+02:00
2018-07-06T20:00:00+02:00
Non:
elkar liburu-denda. Aroztegieta z/g (Tolosa)
Aroztegieta Kalea
20400 Tolosa, Gipuzkoa
Espainia

KORBO eraikuntza jolas berria dugu elkar liburu-dendetan eta material hezitzaile honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko haurrentzako tailer bat antolatu dugu Tolosako elkar liburu-dendan

 

Mekanika eta irudimen espaziala lantzeko oso aproposak dira KORBO etxeko pieza borobildu kakodunak. Pieza hauek, bere osotasunean, birziklatua izan den plastikoz sortuak izan dira ingurumena zaintzeko helburuarekin. Oso material moldeagarria da, muntaiarako aukera ugari zabaltzen dizkiguna, tailer honetan ikusiko dugun bezala. 

 

4 urtetik 10 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute tailerrean. Leku faltagatik, haur gutxi hartuko dira tailerrean. Tailerra doakoa izango da, baina parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Tolosako elkar liburu-dendan eman behar da izena

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina