Hartzea Lopez Arana: “Frantziar herria ez da soilik harropuzkeria edo sumisioa, badugu haiengandik zer begiratu ere”
 Frantziako  Errepublikan  eta  haren  kolonietan  1789tik  gaur  arte  izandako  herri  borroken  berri  ematen  du  Hartzea  Lopez  Aranak  (Brusela,  1970)  Suak  eta  hautsak.  Herri  borrokak  Frantzian  liburuan  (Txalaparta):  1789ko  Iraultza,  Pariseko  Komuna,  68ko  Maiatza,  Hego  Euskal  Herriko  iheslariei  emandako  babesa,  Jaka  Horiak…Dokumentazio  lan  sakonean  oinarrituta,  perspektiba  historiko  zabala  eskaintzen  du  liburuak.
Frantziako  Errepublikan  eta  haren  kolonietan  1789tik  gaur  arte  izandako  herri  borroken  berri  ematen  du  Hartzea  Lopez  Aranak  (Brusela,  1970)  Suak  eta  hautsak.  Herri  borrokak  Frantzian  liburuan  (Txalaparta):  1789ko  Iraultza,  Pariseko  Komuna,  68ko  Maiatza,  Hego  Euskal  Herriko  iheslariei  emandako  babesa,  Jaka  Horiak…Dokumentazio  lan  sakonean  oinarrituta,  perspektiba  historiko  zabala  eskaintzen  du  liburuak.
Zerk  bultzatu  zaitu  Frantziako  eta  haren  kolonietako  herri  borrokak  aztertzera  eta  haiei  buruzko  liburu  hau  idaztera?
Kuriositateak,  begiruneak  eta  harridurak,  baita  ibilbide  eta  egintza  horien  guztien  ezagutarazteko  gogoek  ere.  2019an  Jaka  Horien  protesta  hasi  zelarik,  ulertezintasuna  sumatu  zen  euskaldunen  artean  eta  sekuentzia  horretatik  abiatu  nuen  idazkia,  honako  galderarekin:  nola  da  posible,  Estatuak  jendartea  ontsalaz  estekatua  duen  lurraldean,  halako  astinaldi  ustekabea  gertatzea?  Iraganera  jo  nuen  gero,  Frantzian  altxamendu  herrikoiak  noizik  behin  gertatzen  direlako,  zuztar  propioekin.  Esanguratsuenak  aipatzeko,  1789ko  Iraultza,  Pariseko  Komuna,  1936ko  Fronte  Popularra  edo  68ko  maiatza.
Jaka Horien protestak harritu eta esperantza piztudizula diozu liburuan. Zer irakaspen utzi du?
Protagonisten motibazioa eta gobernuaren jokamoldea.Alde batetik, bilera irekiak, biribilguneetan okupazioak eta larunbatero, urte eta erdiz, manifestaldiak eskualde guztietan, ber-politizazio eta matxinada giroetan. Bestetik, aldarrikapenei mespretxua, manipulazio saiakerak eta bortizkeria poliziala eta judizial itzela. Klase sozial herrikoien eta agintari politiko zein ekonomikoen arteko arrakala izan zen bistakoa eta ingurugiro guztietan utzi ditu aztarnak.
Frantziako borrokez gain haien kolonietakoak ere aztertu dituzu. Zer nabarmenduko zenuke horietatik?
Kolonietako askapen mugimenduentzat, frantziar iraultzaren goiburuak inspirazio iturri izan ziren euren autodeterminazio proiektuen atontzeko, Vietnam edo Aljeria kasu. Bertakoen, frantziarren eta “munduko zanpatu” guztien ondarea dira eta inperialismoak beste hainbat protesta mugimendu markatzen jarraitzen du, adibidez migrazio politikei edo energia atomikoari dagozkienak. Ipar Euskal Herritik Ozeano Bareko uharteetara, herrien eskakizun abertzaleak beti hor direla ahantzi gabe.
 Norentzat  izan  daiteke  bereziki  interesgarri  eta  baliagarri  liburu  honen  irakurketa?
Norentzat  izan  daiteke  bereziki  interesgarri  eta  baliagarri  liburu  honen  irakurketa?
Denentzat  eta  berezikiago  historia  eta  perspektibak  argiago  ulertu  nahi  dituztenentzat,  hain  hurbil  eta  hain  urrun  ditugun  errealitateetara  errazkiago  hurbiltzeko.  Ez  da  analisi  zurrunez  osatu  ikerlana,  ez  eta  saiaketa  hotz  bat  ere;  molde  kronologikoan  eta  sintetizatuan  bildu  nahi  izan  ditut  gertakariak  eta  lekukotasunak,  kontakizunean  oinarrituz,  irakurleak  bere  irakaspen  eta  ondorio  propioak  atera  ditzan.  Frantziar  herriaren  ezaugarriak  ez  direlako  soilik  harropuzkeria  edo  sumisioa,  badugu  haiengandik  zer  begiratu  ere.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Lander Garro: “Betidanik izan dut artista izateko bokazioa eta ametsa”
- Uxue Apaolaza: “Gezurren bitartez egia bat esaten dudan lekua da niretzat literatura” →

 Español
 Español










