Idoia Garzes Agustin Zubikarai XIX. Sariaren irabazlea

Idoia Garzesen nobela-proiektu batek irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Agustin Zubikarai saria. Hogeita lau lan aurkeztu dira bertara, eta horien artean Garzesen proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Saria urriaren 30ean arratsaldeko zazpietan emango zaio, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.

Mendiko gaitza du izena Idoia Garzesen proiektuak, eta nobela beltz atipiko bat dela esan liteke. Arlet Anaut da protagonista, asperger sindromea duen emakume gazte bat, bere mendi-ibilaldi batean kasualitatez desagertze baten arrastoa agerian jarriko duena eta, ezustean, heriotza baten susmagarri bihurtu nahiko dutena. Berezia da Arlet, eleberriko protagonista eta narratzailea: besteentzat bitxiak diren pentsamenduak ditu, eta oro har ez du erraz konektatzen jendearekin. Arletez gain, leku berezia izango dute nobelan desagertua alargun femme fatale-a eta kasuaz arduratuko den Ertzaintzako agentea.

ELKARRIZKETA

Zer da Mendiko gaitza, zure eleberri-proiektua?
Eleberri beltz atipiko bat da, thriller ukitua ere baduena, bere suspentse eta tentsioarekin. Eleberri beltzaren ezaugarriak ditu proiektuak: krimena argitzeko beharra, errealismoa, eta idazkera eta elkarrizketa zuzen eta biziak. Baina ez da oso kanonikoa, hasteko protagonista emakumea delako eta nahiko berezia gainera. (Irakurri +)

Azaroaren 8an Liburu-denden eguna izango da

Ostiralean, Liburu-denden eguna izango da, eta horregatik hainbat abantaila aurkituko dituzu elkar liburu-dendetan; besteak beste, % 5eko deskontu zuzena izango duzu liburuetan.

Horretaz gain, ondorengo aurkezpenetaz gozatzeko aukera izango duzu aste osoan zehar:

Azaroak 7:

Alex Aranzabal Vivir dos veceselkar aretoa, Donostia (Fermin Calbeton 21), 19:00. 

Enfermera Saturada El silencio de los goteroselkar aretoa, Bilbo (Iparragirre 26), 19:00. (Liburu sinaketa)

Azaroak 8

Miren E. Palacios El lenguaje de las olas. elkar aretoa, Gasteiz (San Prudencio 7), 19:00

Aritz Gorrotxategik Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien poesia saria irabazi du

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien poesia saria irabazi du aurten Aritz Gorrotxategik, Amua izeneko liburuarekin, erritmo ondo neurtu batekin hainbat gai lantzen dituen olerki-bilduma: Mediterraneoaren lilura, erotismoa, gatazka sozialak, heriotza… Elkar argitaletxean kaleratuko du poemario hori, hilabete barru.

Sari banaketa azaroaren 29an, 19:30ean, egingo da Irungo Amaia Antzokian. Bertan euskarazko eta gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetako irabazleek beren sariak jasoko dituzte.

43. edizio honetan, ondorengoak izan dira irabazleak:

Paula Lapido
Lanaren izenburua: Los que alcanzan la orilla
Gaztelaniazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra

Carlos J. Aldazabal
Lanaren izenburua: Mauritania es un país con nieve
Gaztelaniazko olerkia. Saria: 15.000 € + Garaikurra

José María García-Viana Arenales
Lanaren izenburua: Pentaedroa
Euskarazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra

Aritz Gorrotxategi Mujika
Lanaren izenburua: Amua
Euskarazko olerkia. Saria: 15.000 + Garaikurra

2019ko Euskadi Sariak argitaratu dira

Gaur jakitera eman dira falta ziren lau Euskadi saridunen eta euren lanen izenak: Juan Carlos Etxegoien “Xamar”en Etxera bidean (Saiakera Euskadi saria), Isabel Etxeberriaren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Itzulpengintzako Euskadi saria), Ramon Eder-en Palmeras solitarias  (gaztelerazko Literatur saria) eta Daniel Innerarity-ren Política para perplejos (gaztelerazko Saiakera saria).

     

(Irakurri +)

Abian da XIV. Tene Mujika Beka, historia hurbilaz idazteko

2017 urtean Tene beka irabazi zuen lana: Xabier Gantzarainen Zuloa

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XIV. Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko dirulaguntza emango duena, ondorengo oinarrien arabera:

1. Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.
 
2. Proiektuak aztertzean, bi ezaugarri hartuko dira batez ere kontuan: testuaren beraren kalitatea eta gaiaren interesa. Ez da fikziorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu; dibulgazio-lanak bezala egin litezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak. (Irakurri +)

Zuhaitzen eta hegaztien gidak euskaraz

Gidaliburu bi dakartza Sua Edizioak argitaletxeak euskaraz, zuhaitzena eta hegaztiena alegia. Liburuotan daude Euskal Herriko espezie nagusiak, dagozkien azalpen guztiekin hornituta eta, identifikazioa errazteko asmoz, ilustrazio bikainez lagunduta. Bakoitza bere arloan, Euskal Herriko gidarik osatuenak dira.

Sua Edizioak argitaletxearen aspaldiko nahikaria zen. Eta zaletu euskaldun askoren eskakizuna ere bazen. Orain gauzatu da. Hemen dira zuhaitzen eta hegaztien gidak, euskaraz. Bakoitza bere arloan informazio ona eta oso erabilgarria ematera dator, zaletuen gurariak eta ikasi nahi dutenen beharrizanak betetzera.

Zuhaitzen gidaliburuak Euskal Herrian hazten diren espezieak batu ditu, hala autoktonotzat jotzen direnak, nola kanpotik etorrita bertakotu egin direnak. Orotara, gida honetan ehun espezie aurkituko ditu irakurleak, zuhaitz eta zuhaixka. Horien bidez, gure oihan, mendi, ibar, itsasertz eta ibaiertzetako arbolak ezagutu ahal izango ditugu.

Espezie bakoitzaren gaineko informazio zehatza dakar liburuak. Besteak beste, izen zientifikoa, izen arruntak (euskaraz eta erdaraz), etimologia, deskribapen botaniko zehatza, bizileku motak, Euskal Herrian espezieak daukan hedadura, jarduera ekonomikoetarako eta medikuntzarako eduki dituen erabilerak… Hiztegi botaniko laburra eta medikuntzari buruzko ohar sorta bat ere eskaintzen zaio irakurleari. (Irakurri +)