2019ko Euskadi Sariak argitaratu dira

Gaur jakitera eman dira falta ziren lau Euskadi saridunen eta euren lanen izenak: Juan Carlos Etxegoien “Xamar”en Etxera bidean (Saiakera Euskadi saria), Isabel Etxeberriaren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Itzulpengintzako Euskadi saria), Ramon Eder-en Palmeras solitarias  (gaztelerazko Literatur saria) eta Daniel Innerarity-ren Política para perplejos (gaztelerazko Saiakera saria).

     

Aipatutako horiei gehitu behar zaizkie duela egun batzuk izendatu zituzten, Irati Elorrietaren Neguko argiak (euskarazko Literatur saria), Patxi Zubizarretaren Korri, kuru, korri! (Haur Literaturako saria) eta Asisko Urmenetaren Aztihitza: Xahoren biografia (Literatura lanen ilustrazioa). 

   

 

Sariak azaroaren 18an emango dira Donostiako Tabakaleran.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina