Jai Erraldoia da Ene Kantak taldearen disko berriaren eta ikuskizunaren izena. Erraldoia, benetan, Nafarroako zazpi konpartsetako erraldoiak tartean direlako eta eszenatokirako aretorik handienak hautatu dituztelako: Anoetako belodroma (abenduak 27), Navarra Arena (abenduak 29), Barakaldoko BEC (urtarrilak 2, eta Buesa Arena (urtarrilak 4).
Ene Kantak egitasmoa 2011n sortu zuten Urko Oskozek eta Nerea Urbizuk. Bost disko eta ikuskizun argitaratu ostean, proiektu berria jarri dute martxan. Urko Oskozek kontatu dizkigu nondik norakoak.
2011an sortu zenuten Ene kantak, nola sortu zenuten eta zein helbururekin?
Ene Kantak Nerea Urbizurekin batera sortutako proiektua da. Aspaldi elkar ezagutzen genuen. Oso ondo moldatzen ginen eta banekien musikaz asko zekiela. Orduan nik haur bat izan nuen eta euskarazko material gutxi edo zaharkitua zegoela konturatu nintzen. Pirritx eta Porrotx baino ez zegoen, zoragarriak, oso onak, baina pailazoak dira. Nik uste nuen zerbait gehiago ere behar zela. Nerearekin batera euskaraz kantak sortzen hasi ginen diskoa osatzeko asmoz. Biak irakasleak garenez, lehenengo lanarekin ateratako dirua euskara hedatzen duen elkarte bati ematea pentsatu genuen. Etekinak Sortzen elkartearentzat izan ziren. (Irakurri +)
Aurten Anestesia taldearen LPak, Gorrotoaren ahotsa-k, 25 urte beteko ditu. 1988an sortu zen taldea, eta 5 urte geroago lehen disko luzea kaleratu zuten. Beraz, aurten taldeak 30 urte betetzearekin batera, taldearen historian mugarri izan den disko horrek 25 betetzen dituela ere ospatu nahi du Elkar diskoetxeak. Eta horretarako zerbait berezia prestatu du: Gorrotoaren ahotsa diskoaren berrargitalpen berezi bat, LP formatoan, remasterizatuta, 180 gramoko biniloan eta diseinu moldaketa berri batekin. Eta hau guztiz ospatzeko, bira txiki bat egingo du taldeak, 6 kontzertu Euskal Herriko zenbait tokitan. Kontzertu bereziak hauek ere, disko hartako kantuak joko baitituzte bertan, baita beste zerbait ere… Laster entzungo duzue gorrotoaren ahotsa oihukatzen berriro! (Irakurri +)
Udaren hasierarekin batera, gure herrietako gau giroak alaitasun sentikorrez beteko dituzten erromeriak piztu dira iada zoko-bazterretan.
Plazetan azken 25 urtetan aintzindari den Gozategi taldearen G puntua (Elkar) azken diskoko kantu batekin eman nahi diogu ongi etorria udarari, aurten ere euskal musika nagusi izan dadin gure artean: Chiquitaco can tac.
1990eko hamarraldi hasieran ozendu zuten hainbat andrazkok Irun eta Hondarribiko alardeetan –bi herrietako jaien erakusgarri nagusiak; tradizio aski errotuko usadioak biak– gizonen gisan parte hartzen hasteko eskaria. Kantinera gisara besterik ez zituzten onartzen, eta soldadu jantzita ateratzen hasi nahi zutela esan zuten.
Aldarriak kontrakotasun handia eragin zuen bi herrietan: bortxazkoa ere bai sarritan. Jazarpen giro bortitz horretan nahiari eutsi dioten andre eta gizonen lekukotasunak biltzea izan du helburuetako bat Alardeak, ukatutako plazara liburuak: jazarrien memoria aldarrikatzea. Maite Asensio Lozano eta Arantxa Iraola Alkorta kazetariek hamarnaka lekukotasun bildu dituzte: gordinak horietako asko. Aztertu dituzte, baita ere, zein izan ziren aurkakotasun horren motibo nagusiak; jaien barrunbeak arakatzen ditu horretarako liburuak, gizartean dituzten zuztarrak. Izan ere, oinarrizko galderak erantzun behar dira gatazkaren zioak ulertzeko. Hainbat solaskidek egiten dituzte ekarpenak horretarako: historialariak, antropologoak, herritarrak… (Irakurri +)
Datorren igandean, maiatzak 6, 19:00etan, Ruper Ordorika kantariak bakarkako kontzertu berezia eskainiko du Donostiako Antzoki Zaharrean.
Kontzertua bakarkako formatora hobekien moldatzen diren abestirik kuttun eta esanguratsuenekin osatuko du, 80. hamarkadaren haseratik osatu duen errepertorio aberatsa errepasatuz. Ruperren kantutegiaren esentzia erabat poetikoak Antzoki Zaharra hartuko du, eta entzuleek emanaldi hurbila gozatu ahal izango dute.
Ezin aukera galdu!