Mikel Soto idazle eta editore ohi iruindarrak irabazi du Tene Mujika beka Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Sotorena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)
Abenduaren 7an bi europarlamentarik eta beren lantaldeak Tolosaldeko hainbat erakunde bisitatuko dituzte Euskal Herrira egiten ari diren bidaiaren geltoki gisa. (Irakurri +)
“Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat” mezuarekin bat eginda milaka lagun atera da Bilboko kaleetara, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde eginez. Oldarraldiaren aurrean, euskararen normalizazioan eta biziberritzean eragiteko unea dela esateko atera da jendea kalera, hizkuntza politikan jauzia egiteko garaia dela esatera. Sinestarazi nahi diguten kontrara, euskara ez da segregazio eta bazterketarako tresna; guztiz kontrakoa. Euskarari dagokion lekua eman eta behar den hizkuntza politika egiten bada, euskara kohesiorako, berdintasunerako eta justizia sozialerako ezinbestekoa da, Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusiak, Idurre Eskisabelek ondo adierazi izan duen moduan. (Irakurri +)

Esther van den Berg (Argazkia: Bente Pompen)
Esther van den Berg edo Puikeprent izengoitidun ilustratzailea (1982, Kanpem, Belgika) haurrentzako liburuen munduan indartsu sartu da. Ilustrazio eta grabatu ikasketak egin ostean eta hainbat lanetan ibili eta gero, liburuak ilustratzeari ekin zion eta duela bost urte hasi zen liburu ilustratuak sortzen. Tartean, Ttarttalon argitaratu dugun bilduma alai eta dibertigarri hau! (Irakurri +)
Gaueko azken expressoa (Alberdania, 2023) du izenburu Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976) idazlearen laugarren eleberriak. Aurreko hirurak eleberri beltzak ziren; oso bestelakoa da azken lan hau, “Bidasoan gora” saiakera lan entzutetsuan ibiltzen zituen paisaiak fikziora ekartzen dituena. (Irakurri +)