
Irati Irizar, XXVI. Igartza Saria
Irati Irizar lazkaotarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita sei urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan dozena bat proiektu aurkeztu dira, eta “Ilargi-kutsadura” izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Aintzane Usandizaga, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek. (Irakurri +)
Honez gero ozen esan dezakegu, batere zalantzarik gabe: ez dago euskal kulturan Fermin Muguruzaren Black is Beltza bezain zabal hedatu den unibertso sortzailerik. Luzemetraia bi, komiki liburu bi, erakusketa, diskoak… Eta, unibertsoa dela erakutsiz, zabaltzen jarraitzen du. Oraingo honetan lau kantuko binilo bat kaleratu du, beste behin ere euskaratik abiatuta kalitate handiko proiektua internazionala eta multikulturala dela agerian utzita.
Maxiaren A aldean El Gran Silencio taldea aurkituko dugu. Mexikotik dator bere cumbia vallenato ipar punkekin eta Fermin beraren kolaborazioarekin. Eta, bestetik, Joseba Irazokik Sarri, Sarri, Kriston martxa dabil kanta mitikoaren bertsio apoteosiko bat ondu du. Beratarrak bere ubide musikalera ekarri du Kortaturen doinurik dantzatu eta kantatuena. Emaitza txundigarria da. B aldean, berriz, kantu bi gehiago topatuko ditugu. Batetik, La Basu (Euskal Herria), Wöyza (Galiza) eta TESA (Pais València) emakumezko raperoek beraien powerra aldarrikatu dute, hiru hizkuntzatan aldarrikatu ere, Rap is Beltza abestian.
Bestetik, Bizitza triste eta ederra aurkituko dugu, Negu Gorriak-en Ustelkeria (1996) diskoan agertu zen kanta, Iñigo Muguruzaren ahots eta gitarrarekin. Orain, hip hop erritmo indartsu batekin hornituta, Iñigo anaia zenduaren eta Ferminen arteko topaleku bihurtu da. Maxi honen aurretik, Black is Beltza proiektuaren baitan disko bi gehiago kaleratu dira, pelikula bietako soinu bandak alegia: Black is beltza (2018) eta Ainhoa (2022). Azken hori biniloan ere plazaratu da, lp bikoitza osaturik.

Felix Arrieta (Irudia: Elkar)
Zaintzaren hariak. Oihal berri baterako bideak ehuntzen liburuarekin Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko graduko irakasle Felix Arrietak (Donostia, 1982) gakoak eman nahi izan ditu egun zaintza sistemak dituen gabeziak ikusten laguntzeko eta sistema osoago baterako urratsak nola egin daitezkeen iradokitzeko. (Irakurri +)
Liburuaren izenburua ezaguna egingo zaio askori: Joxe Arregik (Asteasu, 1951-Madril, 1981) presokideei esandakoa Carabanchelgo erizaindegian sartu zutenean, hainbat egunez poliziaren torturapean egon ondoren. Idazleak “Itziarren seme-alaba guztiei” eskaintzen die liburua. (Irakurri +)
- Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
- Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
- Proiektuak urriaren 13 arte bidali ahal izango dira Ondarroako udaletxera bide telematikoak baliatuta ondarroa.eus bidez nahiz udal erregistro orokorrean aurkeztuta – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Kanttoipe kalea, 3, behea –946 833 672– orokorra@ondarroa.eus).

Juan Kruz Igerabide (Argazkia: Jon Miranda)
Gogoeta pertsonal literarioak bildu ditu Juan Kruz Igerabidek (Aduna, 1956) Ura saltoka saiakeran. Naturaz eta kulturaz hausnartu du bizipen pertsonaletatik abiatuta eta gogoetak osatu ditu bizi osoan zehar bidaide izan dituen erreferentzia teoriko, literario eta filosofikoekin. (Irakurri +)