Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka sortu dute.
Bi urteetarik behin antolatuko da eta 6.000 euroko diru kopuru gordina emanen zaio dagozkion zergak barne), epaimahaiak hautatuko duen obra proposamenaren egileari ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)
Gema Lopez Las Herasek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Nora Arbelbidek, Aiora Jakak eta Joseba Urteagak osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean hautatuta. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Annie Ernaux idazle frantziarraren La femme gelée eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2023 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. (Irakurri +)
Kaixomaitia.eus-ek abian jarri du Elkar Argitaletxearekin elkarlanean euskarazko kontaketa erotikoen lehiaketaren hirugarren edizioa. Lehenengo edizioaren irabazlea: Adiorik ez, Karlos Aretxabaleta Txapel, Bigarren edizioaren irabazlea: Ostera, Oihana Iguaran. (Irakurri +)
Pozaren erdia soneto-bilduma argitaratu du Harkaitz Canok Susaren eskutik. Hamalau lerroko formatu klasikoa tresnatzat hartuz, gaztaroko oroitzapenak, naturaren behaketa eta idazletzari buruzko hausnarketak bildu ditu.
Aspaldi zen ez zenuela poema-libururik argitaratzen. Nola ekin zenion honi?
Poemak idazten jarraitu dut urteotan, bakanak izan arren, aleka-aleka, baina haietako asko bidean iraungi zaizkit, eta beste asko umezurtz geratu dira, aterpetuko dituen bildumarik gabe. Sorta heterogeneo hori beste karpeta batean daukat, soneto hauen ifrentzu anarkikoa dira, nolabait… Sonetoak itxialdi garaian hasi nintzen idazten, ariketa modura, ezustekoa izan zen niretzat ere, eta ederra da egiten ari zarenarekin zure burua harritzea. Teknika bat ikasten saiatu eta formatuarekin liluratu naiz, egia esan. (Irakurri +)
Ustekabeko oparia da Ikimilikiliklik disko bikoitza. Artze anaiek eta Mikel Laboak 1975-76 urteen aldera zuzeneko kontzertu batean jotako piezak jaso ditu, erresistentzia kulturalaren erakusgarri. Inor gutxik espero zuenean agertu dira eta orain guztion esku daude, hala cd nola binilo formatuan. (Irakurri +)

Annie Ernaux (Irudia: Wikipedia)
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)