Euskarazko lehen polizia-eleberria

hamabost egun urgainen - Jose Antonio LoidiHirurogeita zortzi urte igaro dira Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren (Errenteria, 1916 Irun, 1999) Hamabost egun Urgainen lehenengo aldiz argitaratu zela, eta jende oso gutxik daki hura izan zela euskaraz idatzitako lehen polizia eleberria. Liburua mugarria da euskal literaturaren historian, eta are, egun ere irakurleen arreta piztu ohi duen generoan. Euskaratik beste hizkuntzetara egindako itzulpenen zerrendan dagoelako ere bada esanguratsua, katalanera itzuli baitzen 1961ean.

Urgain izeneko herrian kokatu zuen istorioa Loidik. Herri baketsua da Urgain, baina herri baketsuenetan ere gertatu ohi dira gauza ikaragarriak. Galde diezaiotela, bestela, kan posantuko arduraduna den Txomini: hildako bat lurperatzeko prestaketak egiten ari dela, tiro baten hoska ikusi dio aspaldi hobiratutako emakume baten gorpuari. Nork egin zion tiro? Garaidi izeneko gazte batek har tuko du bere gain ikerketaren ardura. Hura da, beraz, istorio honen protagonista eta lehen euskal detektibea. Honela deskribatzen du egileak: “Bere buruz lapur eta eraile bila jarduten dena. Oso azkarra eta gauza hauetara ohitua”.

Edizio berri honetarako, aldaketa batzuk egin ditu Erein argitaletxeak, hala nola, ilustrazioak kendu ditu, eta azal berri bat egin dio Kristina Fernandezek. Bildumaz aldatu dute, gainera; polizia eleberria izanik, Uzta gorrira igaro da –azken honek nobela beltzak eta misteriozkoak biltzen ditu–. Aurreneko edizioetan egin diren gaizki ulertuak eta akatsak zuzendu dira; Ereinek gaur egungo irakurleek arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan du 1955eko testua, Loidiren eta gure hizkuntzaren orduko doinua eta kolorea galdu gabe.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina