Izenak eta izanak

Nola esaten da bollera euskaraz? Ba al da beste hitzik edo hitz bereziturik emakumeen arteko praktika sexualez aritzeko? Zer errepresentazio egin dira arte adierazpenetan bollerei buruz? Euskal kulturak begiratu al dio desira lesbikoari? Hala bada, non jarri du begia?

mariokerrak - Amaia Alvarez Uria / June Fernandez CaseteGaldera horiei eta beste hainbati heldu diete Amaia Alvarez irakasleak eta June Fernandez kazetariak liburu honetan, baina ez daude bakarrik, talde lanean osatutako proposamena baita hau. Zinegoak elkarteak bota zien amua, eta autoreek, ekintzaile feminista ere badirenek, amuari kosk: euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertu dute. Horretarako, lau atal aurkezten dituzte: lehenik, hiztegi edo glosategi labur bat, bolloen komunitateak bere burua euskaraz nola izendatzen duen ikusteko; nolabait, Aitor Aranak Txalapar ta argitaletxean kaleraturiko Gay hiztegia izan dute eredu. Bigarren atalerako, Euskal Herriko talde eta norbanako lesbofeministak elkarrizketatu dituzte, eta haien hitzetan oinarritutako gogoeta bat jaso dute, bolleren komunitatearen eta euskararen arteko gurutzaketak zeintzuk eta nolakoak izan diren jakiteko. Hirugarren atalean, euskal kultura edo arteetan bollerak irudikatu ote diren aztertu dute eta, hala izan bada, zer modutan (diziplina hauek izan dituzte aztergai: dantza, arte plastikoak, antzerkia, bertsolaritza, ilustrazioa, musika, literatura eta ikus entzunezkoak). Azken atalean, “Lesbosetik gatoz” izenekoan, bollerei buruz diharduten euskal idazle, musikari, irudigile, bertsolari eta artisten sorkuntza piezak bildu dituzte. Liburuan argi geratzen denez, komunitate bolleroan hegemonia linguistikoa arrakalatu egin da azken urteetan, eta ontzat ematen da euskarak militantziarako duen potentzialtasun politikoa. Horrela, liburu honek tresna bat izan nahi du: euskal bolleren identitate eta praktika linguistikoen erradiografia oso bat eginez, hizkuntza mino rizatuaren eta sexu disidentziaren intersek zioen ertz askota rikoei argia, ahotsa eta plaza eman nahi die, ikusgarritasun lesbikoaren mesedetan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina