Niko eta amonaren abenturak argitaratu berri ditu Abel Amutxategik Piramide hegalarien kasua (Erein, 2026) liburuan. Beste behin, fantasiaz eta umorez beteriko mundu ezezagunetara bidaiatzea proposatu digu egileak.
Planeta ezezagunak, zientzia-fikzioa eta umorea. Nahasketa ederra prestatu duzu orain ere!
Umorea eta genero literaturaren konbinazioa beti iruditu zait oso lur emankorra irudimenerako. Izan ere, umorea konstante bat da nire liburu guztietan, bai helduentzat idazten dudanean eta baita umeentzat idazten dudanean ere. Niko eta amona Gregoriri esker, haur literaturak umorean aritzeko sozialki onartuta dagoen bide bat eskaini dit, beste behin ere, eta ezin nuen aukera hori galdu.
Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasolak Kateriñe ondu dute. Sarasolak irudietan jaso du Illarramendik kontatu nahi zuen istorioa: zauri kolektibo baten kontakizuna. (Irakurri +)

Goiatz Labandibarrek (Oiartzun, 1985) 



