 Guria  ostatuan  argitaratu  eta  bost  urtera,  kantu  berriekin  dator  Ruper  Ordorika.  Oraingoan  Kubara  jo  du,  eta  hango  soinuez  eta  ahairez  bustita  itzuli  da  Amour  eta  toujour  diskoarekin.
Guria  ostatuan  argitaratu  eta  bost  urtera,  kantu  berriekin  dator  Ruper  Ordorika.  Oraingoan  Kubara  jo  du,  eta  hango  soinuez  eta  ahairez  bustita  itzuli  da  Amour  eta  toujour  diskoarekin.
Kubarekin  urteetan  izan  duzun  harremanaren  ondorioa  da  disko  berria.  Baina  noiz  eta  nola  sortzen  da  disko  honen  ideia?
Duela  hamabi  urte  biratxo  bat  egin  nuen  irlan  barrena  Matxitxa  [Angel  Azkarraga]  neure  adiskide  eta  manager  ohiak  antolatua.  Kuban  bizi  da  aspaldian,  eta  askotan  antolatu  dizkit  halako  emanaldiak,  Habanan  gehienetan,  eta  jo  izan  dut  pieza  bat  edo  beste  bertako  talderen  batekin.  Matxitxak  esaten  zidan:  “Ruper,  hemengo  musikariekin  grabatu  behar  duk!”.  Nik  barre  egiten  nion,  halako  urrun  sentitzen  nuen  jotzeko  modu  hura!  (Irakurri  +)
 Egunkaria,  gizarte  zibilaren  arrakasta  Joan  Mari  Torrealdairen  azken  liburua  da.  2020an,  zendu  zenean,  amaitu  gabe  utzi  zuen,  eta  Joanmari  Larrarteri  utzi  zion  enkargua  liburua  bukatu  eta  argitara  zedin.

Joanmari Larrartek liburuaren sarreran kontatzen duenez, “libururako atal ia guztiak idatzita, idatzitako testuen gainean egindako ohar mordoa, bi atal eskema moduan eta aurkibide proposamen bat” utzi zizkion, eta haren lana izan da testu horiek zuzentzea eta edizio lana egitea. (Irakurri +)

Garazi Ugalde, 2020ko Zaitegi sariaren irabazlea
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:
–2021ean Suediako Akademiak Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniarrari eman dio Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua idazle horren Paradise eleberria itzularaztea da. (Irakurri +)
 Kaixomaitia.eus  atariak  bere  xedeen  artean  du,  besteak  beste,  euskarazko  edukiak  sortzea  eta  zabaltzea;  esaterako,  pertsonen  arteko  harreman  afektibo  eta  sexualarekin  dituzten  orotariko  gaiak,  nahiz  kontaketa  edo  ipuin  erotiko  laburrak.  Sinetsita  baitago  euskararen  normalizazioaren  bidean  ezinbestekoak  direla  euskarazko  edukiak  sortzea  eta  sarean  ere  zabaltzea.

Aipatu helburu horiei jarraiki, aurten lehen aldiz Kaixomaitia.eus -ek abian jarri nahi du Elkar Argitaletxearekin elkarlanean euskarazko kontaketa erotikoen lehiaketa, ondorengo oinarriekin: (Irakurri +)
 Bertsolari,  abeslari  eta  kantuen  letren  idazle.  Hiru  arlo  horietan  aritzen  da  Jon  Maia  Soria.  Letragintzan  egindako  30  urteko  ibilbide  oparoaren  lagin  bat  Kantu  bat  gara  disko-liburuan  jaso  du.  Uzta  horretako  hainbat  ale  aukeratu  ditu  paperean  argitaratzeko  –tartean,  Negu  Gorriak,  Ken  Zazpi,  Gozategi,  Anari  edota  Garirentzat  eginiko  kanta  ezagunak–,  eta  abesti  horietako  batzuen  bertsioak  biltzen  dituen  diskoarekin  osatu  du  lana.  Emaitza  “epopeia  sentimental  bat”  da,  Xabier  Amurizak  hitzaurrean  dioenez.  (Irakurri  +)

Elkar Fundazioak Joseba Jaka bekaren beste deialdia bat jarri du martxan, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:
- Deialdi  honetara,  musika  lanak  sortu  eta  grabatzeko  proiektuak  aurkez  daitezke,  jatorrizkoak  eta  euskaraz  sortuak,  beste  inondik  moldatu  gabeak  eta  aurretik  saririk  jaso  edo  argitaratu  ez  direnak.  Beka  deialdia  kantak  sortu  eta  diskoa  grabatzeko  da. 
- Parte  hartzaile  bakoitzak,  ondorengoak  aurkeztu  behar  ditu:
- Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 1-3 orri bitartekoa, egin nahi den proiektuaren aurkezpena eginez.
- Egin nahi den lanaren lagin bat, gutxienez kantu biko grabaketa.
- Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri).
 
- Proiektuak, 2021eko abenduaren 31ra arte bidal litezke helbide hauetako batera:

 Español
 Español