 Andoaingo  Martin  Ugalde  Kultur  Parkeak,  Joan  Mari  Torreadai,  idazle,  ikertzaile  eta  euskaltzainaren,  heriotzaren  urteurreneko  omenaldia  eta  jardunaldia  hartuko  ditu,  ostiralean,  uztailaren  30ean,  10:00etatik  aurrera.  Goizean  bere  ekarpena  errepasatzeko  asmoz,  hiru  orduko  jardunaldia  egingo  da  eta  omenaldia  berriz,  arratsaldean  izango  da.
Andoaingo  Martin  Ugalde  Kultur  Parkeak,  Joan  Mari  Torreadai,  idazle,  ikertzaile  eta  euskaltzainaren,  heriotzaren  urteurreneko  omenaldia  eta  jardunaldia  hartuko  ditu,  ostiralean,  uztailaren  30ean,  10:00etatik  aurrera.  Goizean  bere  ekarpena  errepasatzeko  asmoz,  hiru  orduko  jardunaldia  egingo  da  eta  omenaldia  berriz,  arratsaldean  izango  da.
Jardunaldian parte hartu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du jakin@jakin.eus helbidera mezu bat bidalita edota 943 21 80 92 telefono zenbakira deituta. (Irakurri +)
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dugu, nobelak sortzeko beka gisa funtzionatuko duena, ondorengo oinarrien arabera:
-Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
-Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
-Partehartzaile  bakoitzak,  ondorengoak  aurkeztu  behar  ditu,  emailez  atxikitako  dokumentuetan:  
a) Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.
b) Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.
c) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Udalak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri). Hartara, egileak ez du bere nortasuna agerian utz dezakeen ezer idatziko ez laginean ez azalpenean (bidaliko duen artxibategietako ezaugarrietan ere ez). Baztertu egingo dira hori betetzen ez duten hautagaiak.
-2021eko urriaren 31 arte bidal litezke helbide honetara proiektuak: mrey@ondarroa.eus
-Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2021eko azaroaren 30a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.
-Saria 6.000 eurokoa izango da eta Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara: bekaren diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan. (Irakurri +)
 Doneaneko  alaba  eleberria  argitaratu  du  Juan  Kruz  Igerabidek,  Alberdaniaren  eskutik:  minaren  enpatia  egiten  ahalegindu  da,  literaturaren  bidez.
Doneaneko  alaba  eleberria  argitaratu  du  Juan  Kruz  Igerabidek,  Alberdaniaren  eskutik:  minaren  enpatia  egiten  ahalegindu  da,  literaturaren  bidez.
Zein  izan  zen  liburuaren  abiapuntua? 
Min  zahar  bat.  Nire  belaunaldiko  min  bat  da,  baina  pertsonala  ere  bai.  Hemen  kontatzen  dena  ez  da  niri  gertatutakoa,  baina  bai  gertuan  bizi  izan  dudana  eta  duguna.  Nire  belaunaldiko  asko  gerrako  zauriaren  korapiloak  lotuta  eduki  gaitu,  sastatuta.
Narratzailea  literatur  irakasle  bat  da,  erretiroko  adinetik  gertu  dagoena:  zinikoa,  zaputza,  edo,  berak  dioenez,  “astasugea”.
Bizitzaren  eta  literaturaren  uztarketa  bat  egin  nahi  izan  dut.  Narratzailea  zauri  batetik  dator  –bere  gorputzean  darama  gainera  [herrena  da]–,  eta  saiatu  naiz,  literaturaren  bidez,  pertsonaia  nolabait  interpretatzen,  bai,  baina  batez  ere  enpatia-ariketa  bat  egiten  harekin.  Minarekiko  enpatia  bat.
Kontakizuna  zero  graduan  hasten  da,  narratzailearenhaurtzaroan,  zauriaren  unean.  Herri  txiki  batean  bizi  da,  nazionalak  iritsi  dira:  umiliatu  eta  elbarritu  egingo  dute,  bai  eta  auzoak,  Doneaneko  Mikela  eta  Auxtin  Ttiki,  bizitza  osorako  txikitxiki  eginda  utzi  ere.  Mikelaren  aurkako  indarkeria  kontatzeko,  ordea,  errealismoa  ez  baizik  mitologia  hautatu  duzu.
Atera  egin  zitzaidan.  Honetara  iritsi  nintzen:  orain  zer  egin  behar  dut,  nola  bortxatu  duten  kontatu?  Ez,  narratzaile  mutikoak  irudikatu  dezake  nola  izan  den,  eta  gainera  imajinatu  duena  baino  okerragoa  izan  da:  asko  izan  dira  bortxatzaileak,  ez  bakarra.  Horren  izugarritasuna  adierazteko,  mitologia  erabiltzea  otu  zitzaidan;  mitologia,  azken  batean,  giza  izugarrikerien  bilduma  bat  da.  Modu  errealistan  kontatzen  baduzu,  irakurlea  itotzen-itotzen  zoaz,  baina  mitologiaren  bidez  atzerago  jotzen  duzu,  gizakiaren  jatorrira,  gizakiak  dakarren  orbanera;  arnasa  zabaltzen  duzu.  Mitologiak  distantzia  bat  ematen  digu,  arnasa  ematen  dio  irakurleari,  tragikotasuna  arindu  gabe;  nolabait,  auzo  batean  gertatuari  indar  unibertsal  bat  ematen  dio.  (Irakurri  +)

Nirliit: antzarak, inuiteraz. Izenburu hori du Juliana Léveillé-Trudel (Montreal, 1985) idazle quebectarraren lehen eleberriak. Garratz bezain samur deskribatzen du Nunavik, Quebeceko inuiten lurraldea, narratzaileak 40 urteko amona desagertu bati idazten dion eskutitz eder batean.
- Zure lehen eleberria Quebec iparraldeko inuiten herrixka batean kokatu duzu. Nondik datorkizu inuitenganako interes hori?

 Jende  Likidoa  (Erein)  ipuin  liburua  kaleratu  berri  du  Nerea  Arrienek.  Lekeitiarrak  gaur  egungo  jendeari  buruzko  kontakizunak  bildu  ditu  13  ipuinetan.
Jende  Likidoa  (Erein)  ipuin  liburua  kaleratu  berri  du  Nerea  Arrienek.  Lekeitiarrak  gaur  egungo  jendeari  buruzko  kontakizunak  bildu  ditu  13  ipuinetan.
Ura da gertatzen den ororen testigu liburuan. Nondik jaio dira ipuinak?
Urak kohesio elementu bezala jokatzen du. Berak biltzen ditu pertsonaiak. Halere, uraren zentzu epikoak kendu nahi izan ditut. Ez dira naufragioetako urak, edota olatu erraldoienak. Bestelako likidoak dira hauek, prosaikoagoak. Gure egunerokotasunean biltzen gaituztenak. Lixibaz betetako balde bat, etxeetako hoditeriak, harraska buxatuak, malkoak, izerdiak…
Zer da Jende Likidoa?
Ez da itsas mitologiari lotutako jendea. Hemen ez dago Moby Dick edo marinel ausartik. Txitxarro arruntaren lekua da hau, bebarru garbitzailearena, labarretako arkitektoarena, arrain saltzaile, aquariumeko buzo, surflari, Kontxako bainu zaleena, besteak beste. Aurrean aipatutako likido prosaikoagoei lotutako pertsonaiak ditugu hauek. Fauna akuatiko postmodernoa. Gizarte likidoak ezinbestean busti duen jendaila. Marea likidoan alderrai, zalantzati, borondate barik, erresistentziarako gaitasun gutxirekin dabilen jendea. (Irakurri +)
 Bilboko  Liburu  Azokak  antolatzen  duen  Zazpikale  saria  Oihane  Amantegi  zornotzarrak  idatzitako  Ibaiertzeko  ipuina  eleberriarentzat  izan  da  aurten.  Gaur  goizean  eman  diote  saria  Bilboko  Areatzan.  Argazkian,  Amantegi  saria  jasotzen  Asier  Muniategiren  eskutik.
Bilboko  Liburu  Azokak  antolatzen  duen  Zazpikale  saria  Oihane  Amantegi  zornotzarrak  idatzitako  Ibaiertzeko  ipuina  eleberriarentzat  izan  da  aurten.  Gaur  goizean  eman  diote  saria  Bilboko  Areatzan.  Argazkian,  Amantegi  saria  jasotzen  Asier  Muniategiren  eskutik.

 Español
 Español


