Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:
– Iazko Nobel saria eman gabe utzi zutela-eta, aurten, Suediako Akademiak bi sari eman ditu: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari, eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari. Beraz, Jokin Zaitegi Sariketa hau ere bikoitza izango da. Batetik, Olga Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eleberria itzularazteko, eta bestetik Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter eleberria.
– Nobela horietako bata edo bestea itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa horietan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, ezizen horren ostean dagoen egilea nor den azalduko da, harremanetan jartzeko moduarekin batera. Lanak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 7an amaituko da.
– Itzuli beharreko testuak antolatzaileek jarriko dituzte partehartzaileen esku. Testuak Internet bidez lor litezke, hemen bertan:
Idoia Garzesen nobela-proiektu batek irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Agustin Zubikarai saria. Hogeita lau lan aurkeztu dira bertara, eta horien artean Garzesen proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Saria urriaren 30ean arratsaldeko zazpietan emango zaio, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.
Mendiko gaitza du izena Idoia Garzesen proiektuak, eta nobela beltz atipiko bat dela esan liteke. Arlet Anaut da protagonista, asperger sindromea duen emakume gazte bat, bere mendi-ibilaldi batean kasualitatez desagertze baten arrastoa agerian jarriko duena eta, ezustean, heriotza baten susmagarri bihurtu nahiko dutena. Berezia da Arlet, eleberriko protagonista eta narratzailea: besteentzat bitxiak diren pentsamenduak ditu, eta oro har ez du erraz konektatzen jendearekin. Arletez gain, leku berezia izango dute nobelan desagertua alargun femme fatale-a eta kasuaz arduratuko den Ertzaintzako agentea.
ELKARRIZKETA
Zer da Mendiko gaitza, zure eleberri-proiektua?
Eleberri beltz atipiko bat da, thriller ukitua ere baduena, bere suspentse eta tentsioarekin. Eleberri beltzaren ezaugarriak ditu proiektuak: krimena argitzeko beharra, errealismoa, eta idazkera eta elkarrizketa zuzen eta biziak. Baina ez da oso kanonikoa, hasteko protagonista emakumea delako eta nahiko berezia gainera. (Irakurri +)
Ostiralean, Liburu-denden eguna izango da, eta horregatik hainbat abantaila aurkituko dituzu elkar liburu-dendetan; besteak beste, % 5eko deskontu zuzena izango duzu liburuetan.
Horretaz gain, ondorengo aurkezpenetaz gozatzeko aukera izango duzu aste osoan zehar:
Azaroak 7:
Alex Aranzabal Vivir dos veces. elkar aretoa, Donostia (Fermin Calbeton 21), 19:00.
Enfermera Saturada El silencio de los goteros. elkar aretoa, Bilbo (Iparragirre 26), 19:00. (Liburu sinaketa)
Azaroak 8
Miren E. Palacios El lenguaje de las olas. elkar aretoa, Gasteiz (San Prudencio 7), 19:00
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien poesia saria irabazi du aurten Aritz Gorrotxategik, Amua izeneko liburuarekin, erritmo ondo neurtu batekin hainbat gai lantzen dituen olerki-bilduma: Mediterraneoaren lilura, erotismoa, gatazka sozialak, heriotza… Elkar argitaletxean kaleratuko du poemario hori, hilabete barru.
Sari banaketa azaroaren 29an, 19:30ean, egingo da Irungo Amaia Antzokian. Bertan euskarazko eta gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetako irabazleek beren sariak jasoko dituzte.
43. edizio honetan, ondorengoak izan dira irabazleak:
Paula Lapido
Lanaren izenburua: Los que alcanzan la orilla
Gaztelaniazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra
Carlos J. Aldazabal
Lanaren izenburua: Mauritania es un país con nieve
Gaztelaniazko olerkia. Saria: 15.000 € + Garaikurra
José María García-Viana Arenales
Lanaren izenburua: Pentaedroa
Euskarazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra
Aritz Gorrotxategi Mujika
Lanaren izenburua: Amua
Euskarazko olerkia. Saria: 15.000 + Garaikurra
Gaur jakitera eman dira falta ziren lau Euskadi saridunen eta euren lanen izenak: Juan Carlos Etxegoien “Xamar”en Etxera bidean (Saiakera Euskadi saria), Isabel Etxeberriaren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Itzulpengintzako Euskadi saria), Ramon Eder-en Palmeras solitarias (gaztelerazko Literatur saria) eta Daniel Innerarity-ren Política para perplejos (gaztelerazko Saiakera saria).
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |

2017 urtean Tene beka irabazi zuen lana: Xabier Gantzarainen Zuloa
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XIV. Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko dirulaguntza emango duena, ondorengo oinarrien arabera:
1. Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.
2. Proiektuak aztertzean, bi ezaugarri hartuko dira batez ere kontuan: testuaren beraren kalitatea eta gaiaren interesa. Ez da fikziorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu; dibulgazio-lanak bezala egin litezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak. (Irakurri +)