Abian da Tene Mujika beka

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XIX. Tene Mujika beka sortu dute, 8.000 euroko dirulaguntza emango duena, ondorengo oinarrien arabera:  (Irakurri +)

Joanmari Larrarte Telletxea elkar Fundazioko Patronatuko lehendakari berria

Joanmari Larrarte Telletxea izendatu dute elkar Fundazioko Patronatuko lehendakari. 2014tik lehendakari izan den Joxemari Sors Bagüésen lekua hartuko du Larrartek. Sorsek patronatuko kide izaten jarraituko du lehendakari izateari utzita. (Irakurri +)

Adania Shibli “Detaile xume bat” liburuari buruz

detaile xume bat - Adania Shibli1948ko arabiar israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi horri deitzen zaio Nakba edo palestinar exodoa. Handik urtebete pasatxora, 1949ko udan, Israelgo estatu sortu berriak destakamentu militar bat bidali zuen Negev basamortura Egiptorekiko hegoaldeko muga zaintzeko, baita ingurua arakatzeko ere, han gelditzen ziren arabiarren bila. Espedizio horietako batean, soldaduek beduino talde bat aurkitu zuten, eta aurkikuntza hura krimen baten abiapuntua izan zen. (Irakurri +)

Ane Zubeldia, XXVII. Igartza sariaren irabazlea

Ane Zubeldia, XXVII. Igartza sariaren irabazlea

Ane Zubeldia hondarribiarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita zazpi urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan hamasei proiektu aurkeztu dira, eta “Datorren udan ez gara hemen biziko” izeneko narrazio proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Olatz Mitxelena, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek. (Irakurri +)

Alberto Ladron: “Nobela honetan, muturreraino eraman nahi izan dut thrillerraren zirrara”

Argazkia: JOSÉ LUIS LARRIÓN

Nobela berri batekin dator Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967), euskal thriller egile ospetsu eta jarraituena: Dena eskaini nizun. Emakume baten tratu txar eta desagertzea ikertuz, irakurleek estimatzen dizkioten erritmoa, jakin-mina eta sorpresak nabarmentzen dira. (Irakurri +)

Asel Luzarraga eta John Andueza

azken portuko postdatak - John Andueza Altuna / Asel Luzurraga ZarrabeitiaZelan eragin ohi dio toki batek denboraren igaroari? Zelan denborak lekuari? Eta zein da bizi-esperientziak eragindako aldaketa garai batean izandako nerabearengan? Noiz kontatu eta nola esan kontu garrantzitsuak izanagatik, zintzotasuna izango da bi lagunen arteko zubia. Musikak, sexuak, literaturak eta, batez ere, eskutitzek bilbatuko dituzte Azken Portuko Postdatak eleberriaren une zehatz bi: hamar urte bereizita egon ostean, paper zuriaren aurrean idazteko protagonistek egingo duten biluztea; eta, bestearen eskutitzaren irakurraldia, jakin-minez zein beldurrez beteta. (Irakurri +)