14. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako sari banaketa

Sari banaketa ekitaldiko talde-argazkia. ARGAZKILARIA: Juantxo Egaña

2022ko maiatzaren 14an egin genuen 14. elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Donostiako alde zaharreko elkar liburu-dendan. Bertan izan ziren, edizio honetako saritu gehienak eta baita beraien familiako kideak ere. Guztiak pozik agertu ziren ekitaldira, sariak jasotzeko gogotsu.

Aurten ere partaidetza izugarria izan da. Izan ere, 9.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte: 3.000 ipuin jaso ditugu, 5.800 ilustrazio eta 200 komiki, gutxi gora behera. Gainera, beste urte batez jasotako lanen maila oso altua izan da.

Saria jasotzen lehenak, gaztetxoenak izan ziren, alegia, Edu Zelaietak eta Txabi Arnalek idatzitako Hiru lehoi ipuina ilustrazio bilakatu behar zutenekin:

ILUSTRAZIOA (A MAILA) ILUSTRAZIOA (B MAILA) ILUSTRAZIOA (C MAILA)

1. saria

Eizan Ortega (Lazkao)

1. saria

Giulia Martin (Ermua)

1. saria

Aiur Nuin (Gesalatz)

2. saria

Maddi Garai (Durango)

2. saria

Amets de Agueda (Trintxerpe)

2. saria

Lander Apiñaniz (Armentia)

Ondoren, Alai Zubimendik egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatutakoek jaso zuten saria:

IPUINA (D MAILA) IPUINA (E MAILA)

1. saria

Mara Orbe (Bilbo)

1. saria

Ekhi Arizmendi (Biriatu)

2. saria

Onditz Esnaola (Lizartza)

2. saria

Irati Gallastegi (Elorrio)

Kategorietako sariekin amaitzeko, komikietako irabazleek sariak jaso zituzten:

KOMIKIA (F MAILA)

1. saria

Leire Martinez de la Pera (Nanclares de Oca)

2. saria

Aitor Aristi (Irura)

Azkenik, urtero bezala lehiaketa honetan kolaboratu duten Laboral Kutxa eta Irrien Lagunak-ek emandako sariak banatu genituen. Hauek zozketa bidez aukeratzen ditugu, parte-hartzea eskertzeko asmoz:

LABORAL KUTXAk emandako sariak IRRIEN LAGUNAK-ek emandako sariak

Ikasgela guztiarentzat txango baterako dirulaguntza

Nazaret Hernandez (Soraluze)

Harpidetza

Enara Agirregomezkorta (Bergara)

Aitor Gogenola (Lekeitio)

Iker Uranga (Hondarribia)

 

Izar Goikoetxea (Etxarri-Aranatz)

 

Ikasgela guztiarentzat ikuskizuna

Markel Guisasola (Elorrio)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eskerrik asko aurtengo edizioan parte hartu duzuen ikasle eta ikastetxe guztiei.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina