2019ko Euskadi Sariak argitaratu dira
Gaur jakitera eman dira falta ziren lau Euskadi saridunen eta euren lanen izenak: Juan Carlos Etxegoien “Xamar”en Etxera bidean (Saiakera Euskadi saria), Isabel Etxeberriaren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Itzulpengintzako Euskadi saria), Ramon Eder-en Palmeras solitarias (gaztelerazko Literatur saria) eta Daniel Innerarity-ren Política para perplejos (gaztelerazko Saiakera saria).
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Aipatutako horiei gehitu behar zaizkie duela egun batzuk izendatu zituzten, Irati Elorrietaren Neguko argiak (euskarazko Literatur saria), Patxi Zubizarretaren Korri, kuru, korri! (Haur Literaturako saria) eta Asisko Urmenetaren Aztihitza: Xahoren biografia (Literatura lanen ilustrazioa).
![]() |
![]() |
![]() |
Sariak azaroaren 18an emango dira Donostiako Tabakaleran.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Adelanto de la novela “Bajo el faro” de Heine Bakkeid
- Prólogo y primer capítulo de la novela “La cara norte del corazón” de Dolores Redondo →