6. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa – IRABAZLEAK
 Urtarrilean,  elkar-ek  6.  elkar  Ilustrazio  eta  Ipuin  Lehiaketa  jarri  zuen  abian  haurren  artean  irakurzaletasuna  bultzatzeko  helburuarekin.  Euskal  Herri  osotik  16  urte  arteko  haurrek  eta  gazteek  parte  hartu  dute:  10  urte  arteko  haurrek  Alaine  Agirreren  Letra  txarra  daukat,  eta  zer?  ipuinean  oinarritutako  marrazkia  egin  behar  izan  dute;  eta  11tik  16  urte  artekoek,  berriz,  Iban  Barrenetxearen  ilustrazioa  ipuin  bihurtu  behar  izan  dute.

Guztira 6.536 lan jaso dira: 5.694 ilustrazioak dira eta ipuinak 842. Jaso diren lan hauek guztiak epaimahai batek aztertu eta irabazleak izendatu ditu. Hauxek dira aurtengo saridunak:
ILUSTRAZIO SARITUAK:
A mailan: Israel Hernando eta Sara Moreno
B mailan: Haizea Larrea eta Xabier Telletxea
C mailan: Inhar Aranberri eta Josu Odriozola
Ikusi parte-hartzaile guztien artetik aukeratutako ilustrazioak
IPUIN SARITUAK:
A  mailan:  Uxue  Mariñelarena  eta  Jeanne  Laborde  
                    Aipatua:  Elena  Barrenetxea
B  mailan:  Oihane  Gurrutxaga  eta  Martin  Irigora  
                    Aipatua:  Oihana  Amoros
C  mailan:  Andoni  Agirre  eta  Naia  Begiristain  
                   Aipatua:  Ana  Contreras
Aurten, berrikuntza modura, Irrien Lagunak-en eskutik, publikoaren saria jarri da martxan ilustrazioen kategorian. 30 ilustraziorik onenak Irrien Lagunak-en webgunean zintzilikatu ziren, eta publikoak gustukuena aukeratu du.
Bozkatuena Itxaso Larraiotz izan da, Tafallako Garces de los Fayos Ikastolakoa.
Larunbatean, maiatzaren 31ean sari-banaketa egingo da Donostiako elkar aretoan (Fermin Calbeton 21).
Erlazionatutako Albisteak
- ← Ana Jaka Garcia: “Zailtasunak dituzten pertsonaiak interesatzen zaizkit”
- Asteko libururik salduenak – Los más vendidos de la semana →

 Español
 Español