elkarlibbuk-aren abantailak

Erraza
Zure profilean izena
eman eta hasi elkar
libbuk esperientzia
gozatzen.

      

Irakurketa partekatu
Kontu berdina gailu bat baino gehiagotan ikus daiteke aldi berean, horrela irakurketa jendearekin partekatu ahal izateko.

 

 

             

Irakurri
“Irakurri” klikatuz gero, zure eBook-a on line irakurtzeko aukera izango duzu. Irekitzen duzun hurrengoan, utzitako leku berean aurkituko duzu.

     

Liburutegia
elkar.com-en erositako eBook guztiak zure liburutegian izango dituzu, gailu guztietatik eskuragarri.

   
             

Azpimarratu, letra handitu, idatzi…
Zuk aukeratutako hitz eta esaldiak azpimarratzeko aukera izango duzu, baita oharrak idazteko ere. Bestalde, letra-mota, distira, doitzeak… aldatzeko aukera ere eskaintzen dizute gailu guztiek.

     

Sinkroniza ezazu zure liburutegia
Zure elkarlibbuk irakurgailuan “Sinkronizatu” botoia sakatuz gero, elkar.com-en erositako ebook guztiak azalduko zaizkizu.

   

 

HODEI SINKRONIZATUA

Euskarri guztietarako sistema
Zure liburutegi elektronikoa sortzen hasteko unea iritsi da elkarlibbuk gailuarekin. Etxean orain arte egin duzun moduan, zure liburutegia sortu eta kudeatu dezakezu; baina orain, elektronikoa. elkarlibbuk gailuan baita elkar sarean erosten dituzun liburu elektroniko guztiak zure liburutegi elektronikoan gordeko dira bat batean eskaintzen dizugun laino sistemari esker; segurtasun kopiak egin beharrik gabe, galtzeko inongo arriskurik gabe. Zure erabiltzaile eta pasahitzak babestuta egongo dira, eta zuk nahi duzunean jo dezakezu bertara, esku artean edozein gailu duzula ere. Gailuetan ezabatu arren, artxibatu arren, beti izango dituzu sarean eskuragarri.

Gainera, hodeian gordeko dira zure liburutegian sartzen dituzun liburu guztiak, eta, hala, eguneratuta egongo zara nonahi. Ez duzu zertan liburuak, oharrak edo egindako erosketei buruzko informazioa galtzeko beldurrik izan beharrik. Eskuragarri izango bait dituzu beti.

Inolako loturarik eta derrigortasunik gabe, eguneroko bizitzarako irtenbide posible guztiak baliatu ahal izango dituzu elkarlibbuk-ari esker. Egunean zehar egoera askotan hartu nahiko genuke gozatua irakurriz, baina sarri gertatzen zaigu une horretan libururik ez izatea eskura. Sistema honen bidez, ordea, ez duzu halako oztoporik izango, eta aukera izango duzu, adibidez, metroan zure Smartphonean irakurtzeko, kafe-garaian ordenagailuan edo tabletean jarraitu, eta, gero, etxean, zure elkarlibbuk-arekin amaitzeko. Hori guztia, erabat sinkronizatuta eta egunean zehar egindako aldaketak edo oharrak galdu gabe. Liburuak lagun izan ditzazun beti, edonon zaudela ere.

 
Sortu zure liburutegia hodeian
elkarlibbuk-arekin, elkar.com atarian erosten dituzun eBook guztiak zure liburutegian izango dituzu, noiznahi eta nonahi irakurtzeko moduan. Internetera konektatzeko premiarik gabe.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina