La mujer en la cueva – Paco Letamendia, “Ortzi” (Karmelo Landaren hitzak)


EMAKUMEA
KOBAZULOAN 

                LA MUJER EN LA CUEVA

Nobela beltza esaten dugu, eta jatorriak aztertu zaleak direnek berehala aipatuko digute GALLIMARD behinolako editore ezagunaren Serie Noire. Baina belztasun horrek badu nobela honetan, nobela hauetan, zerbait propioa, barnekoa, intradiegetikoa

Kobazuloa bezain beltza eta iluna da Pako Letamendiaren nobela. Ilunduz doan trama korapilatsua, konplikatua da La mujer en la cueva hau. Después todo se hizo negro, 13 kapituluan.

  Bada serie beltza. Badira gertakari beltzak, bada belztasun bat, izan gazteleraz, izan euskaraz, hemen azkenaldian idazten den gauzetan.

Erremediorik gabe, Harkaitz Canoren TWIST ekarri dit gogora honek. Gaua da kanpoan, gaua izatea merezi du..

Merezi du? Merezi dugu gaua?

Beste kontu bat da hori. Ortzi saiatu da argia egiten bere bizitzaren garai ezagun batzuetan. Orain, aldiz, nobela beltza egiten saiatu da.

Merituzko saiakera da nobela ahalegin hau. Asunto oso ilunak dakartza, trama konplexua, pertsonaia ugari, baina ene ustez bat bereziki interesgarria. Jean Houtsa. Jon Hutsa. Mugan dago,zentzu askotan.

Ustekabez betetako trama. GALi buruzkoa? Bai,noski. Garai politiko bat agertzen duena? Bai.

Askoz gehiago ere bai. Estatuaren aurkezpen beldurgarria: El Estado, el mas frio de todos los monstruos frios Nietzsche, 238 orrian.

Puntu bat nabarmendu. Paraleloan eraikitako egitura bi/lau pertsonaia nagusien artean: Ramon Zubia-Ane Goikoa, eta Jon Houtsa-Helene. Paralelo harrigarriak.

Gehiago jakin nahi duenak, orain aukera du Pako Letamendiaren nobela irakurtzeko.

 

…………………………………………………

 

Aqui hay material para lo negro. Hay una experiencia vital dilatada, la de Paco Letamendia. Hay lo que él, citando a Nietzsche, define como “el más frío de todos los monstruos fríos”. Hay, digamoslo claro, un Estado decrépito, que asoma con crudo realismo en estas páginas. Pero cuidado, hay tambien lo que podemos llamar una masculinidad decrépita, un modelo masculino que no cesa de generar negritud, por así decirlo. Todo esto es un caldo de cultivo extra para una novela negra. Ahí ha entrado Paco Letamendia. Podéis pasar.

DONOSTIA, 2012 APIRILAREN 19A

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina