Joseba Jaka bekaren oinarriak

elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:

1. Deialdi honetara, literatur lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. (Irakurri +)

Izenak eta izanak

Nola esaten da bollera euskaraz? Ba al da beste hitzik edo hitz bereziturik emakumeen arteko praktika sexualez aritzeko? Zer errepresentazio egin dira arte adierazpenetan bollerei buruz? Euskal kulturak begiratu al dio desira lesbikoari? Hala bada, non jarri du begia? (Irakurri +)

Errealismoaz haratago

Idazleak ere badiren lagunen artean behin baino gehiagotan galdetu izan dut, “errealismoaren moda hau noiz bukatuko da?”. Brometan, jakina, ez baitaukat ezer errealismoaren kontra; baina benetan ere bai, egia esatea nahi baduzue, gogaikarria eta apur bat lotsagarria egiten zaidalako gure sistema literarioan nolabaiteko errealismo hertsitik ateratzen den guztiari kasurik ez egiteko edo egiten den guztiari baina bat jartzeko daukagun ohitura tristea. Gutxi idatzi dugulako akonplejatuta gaudenez, gure
lehen betebeharra serioak izatea dela iruditzen zaigu eta, tamalez, literatura serioa guretzat oso gauza estua da. (Irakurri +)

Oihane Amantegi: “Gauza bukatugabeek uzten duten zapore horretaz aritu nahi izan dut oraingoan”

Oihane Amantegi (Argazkia: Iñigo Azkona)

Ibaiertzeko ipuina (Elkar) liburuarekin azaldu zen Oihane Amantegi literatur plazara, 2020an, eta bigarren liburua kaleratu du orain: Cayo Hueso (Elkar). Aurrekoa bezala, ipuin luzearen eta nobela laburraren artean dabil hau ere, eta, lehen lanean bezala, kontatzen duena ez ezik, kontaera zaindua da bigarren honen ezaugarri nagusietako bat. Joseba Sarrionandiak egin dio hitzaurrea. (Irakurri +)

Víctor Escandell: “Umore handia erabiltzen dut nire lanetan”

Víctor Escandell. (Irudia: MALENA IBARS)

Víctor Escandell Eivissan jaiotako ilustratzaile arrakastatsua da. Bartzelonan egin zituen diseinu grafiko ikasketak eta 1989an abiatu zuen bere ilustratzaile ibilbidea. Ordutik, ilustrazioa esparru eta molde ugaritan lantzen dihardu (prentsa, telebista, filmak, publizitatea, liburuak…), estilo anitza eta aberatsa osatuz. Bide oparo horrek hainbat sari eta aitortza ekarri dio. Gaurkoan, Euskal Herrian eta nazioartean arrakasta itzela lortu duen Enigmak bildumaz elkarrizketatu dugu. (Irakurri +)

Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak elkar sariak jaso dituzte

elkar sarien ekitaldia Adunan

Atzo arratsaldean elkar sarien bosgarren sari emate ekitaldia ospatu zuen elkar Fundazioak Adunako egoitzan. elkar Taldeko Zuzendaritzako eta elkar Fundazioko Batzorde Eragileko kideek ekitaldira inguratu ziren gonbidatuak hartu zituzten arratsaldeko 19:00etatik aurrera. (Irakurri +)