Egunkaria-k eta Berria-k genero gaietan izan duten eragina ikertzeko aukera emango du aurtengo beka deialdiak. Uztailaren 31 arte aurkeztu daitezke proiektuak, eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana urtebeteko epean garatzeko. Nobedade bezala, aurten, bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da.
Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, Martin Ugalde bekaren deialdi berria egin dute 2017rako. Bekak bi gairen gaineko ikerketa egiteko aukera ematen du bi urtean behin: Martin Ugalde bera ikertzeko aukera; euskal kazetaritzaren gaineko ikerketak egiteko aukera. Aurtengoa gaiak, Egunkaria eta Berria euskarazko egunkariek genero gaietan izan duten eragina ikertzeko aukera emango du. (Irakurri +)
Zure amak ez zuen ama izan behar, agian, baina ama izan zen eta zeu jaio zinen.
Zuk ez zenuen ama izan nahi, ez guztiz behintzat, baina ama izan zinen, eta horri esker ari naiz ni orain hau idazten.
Nik ama izan nahi nuke, baina uste dut ez dudala ama izan behar, ez zaidala komeni, eta nahi ere, ez dakit zenbateraino nahi dudan benetan ama izan.
2
–Asumitzen nabil ez naizela inoiz ama izango.
–Zergatik diozu hori?
–Neure gaixotasunagatik.
–Baina sendatu ahal zara.
–Edo ez.
–Eta, gaixotasunarekin ere, asko dira haurra izatea erabakitzen dutenak.
–Medikazioa utzi beharko nuke.
–Aldi baterako bakarrik.
–Eta diozun aldi horretan erotzen banaiz?
–Ez jarri beti txarrenean.
–Eta leihotik behera botatzen badut neure burua?
–Ez jartzeko beti txarrenean, A.
–Gainera, umeari gaitz hau transmititzen badiot?
–Nork esan dizu genetikoa denik? –diost W doktoreak. (Irakurri +)
Ibilbideari elkar sariaren irabazlea Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa izan da aurten
Jakin-ek Proiektuari elkar saria jaso du
Atzo arratsaldean elkar sarien bigarren emate ekitaldia ospatu zen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. elkar Taldeko Zuzendaritzako eta elkar Fundazioko Batzorde Eragileko kideak ekitaldira inguratu ziren hainbat gonbidatuak hartu zituzten arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan izan ziren, besteak beste, Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritza, Kultura sailburua), Ana Ollo (Nafarroako Gobernua, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria), Estibaliz Alkorta (Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza sustapenerako zuzendaria), Paul Bilbao (Kontseilua, Idazkari nagusia) Iñaki Soto (Gara), eta kultura eta euskararen munduko hainbat: Martxelo Otamendi, Jose Luis Ansorena, Nerea Mujika…, baita alderdi politikoetako hainbat ordezkari ere. (Irakurri +)

Miren Garateren Ekaitzaren zipriztinak kronika-liburua, Tene bekaren azken argitarapena, aste honetan aurkeztu da
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XII. Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena, ondorengo oinarrien arabera:
1. Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.
2. Proiektuak aztertzean, bi ezaugarri hartuko dira batez ere kontuan: testuaren beraren kalitatea eta gaiaren interesa. Ez da fikziorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu; dibulgazio-lanak bezala egin litezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak.
3. Parte-hartzaile bakoitzak ondorengoak aurkeztu beharko ditu, emailez atxikitako dokumentuan:
a) Idazlearen curriculum laburra, orri batean, argitara emandako lanak aipatuz, baita harremanetan jartzeko helbide eta abarrak ere.
b) Idatzi nahi duen lanaren azalpena, 3-6 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, gaia, egitura, iturriak, metodologia, aurreikusitako luzera, estiloa…
c) Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa. (Irakurri +)
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboarentzat izango da elkar Fundazioak emango duen Ibilbideari elkar saria 1974tik euskal musika bildu, landu, gorde eta euskal gizartearen esku jartzen egindako lanagatik.
Ostegunean, Martin Ugalde kultur parkean elkar sariak emateko ekitaldia izango da, eta bertan, Ibilbideari eta Proiektuari elkar sariak emango dira. Duela egun batzuk jakinarazi zen bezala, Jakinen “XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa” egitasmoak jasoko du Proiektuari elkar saria.
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak lan handia egin du urte luzez euskal musika bilatu eta jasotzen, gure ondare gisa gal ez dadin, eta garrantzi handiagoa duena, hurrengo belaunaldietara ere irits dadin. Musika Ondarea ikertu, bildu, kontserbatu eta jakitera ematea du helburu, bereziki euskal konpositoreen lanak.
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak musika ekoizpenak kontserbatzen ditu, euskarri guztietan – testuak, ikus-entzunezkoak edo ikonografikoak-. 2000 urteaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko partituren eta soinuzko grabazioen Lege Gordailuko kopia bat gordetzen du.
Hasieratik gordetzen ditu pertsona zein instituzioen fondoak, 170etik gora gaur egun, horietan aipagarrienak euskal konpositoreen fondoak izanik. (Irakurri +)
Bazen behin bilobari ipuinak kontatzen zizkion amona bat, dozenaka, ehunka kontu. Baina egun batean amaiera bat ahaztu zitzaion, hurrengoan korapilo bat, hurrengoan hasiera bat…
Haur eta Gazte Literatura deritzogu bereziki umeei eta nerabeei zuzenduriko obra multzoari; izan narratiboa, lirikoa zein dramatikoa. Testu horiek dira, hain justu, txikienekin hizkuntza lantzeko eta iruditegi konpartitua ezagutzen hasteko baliatzen diren tresna oinarrizkoenak. Irakurleak pertsonaiekin identifikatu ohi dira eta berauekin batera ikasten dute, besteak beste, emozioak izendatzen; Mies Van Houten Pozik (Ttartalo) eta Ana Llenasen Koloretako munstroa (Editorial Flamboyant) albumek arrainekin eta koloreekin irudikatzen dituzte hurrenez hurren poza, tristura, haserrea edota beldurra bezalako sentipenak.
Egungo HGL-n hiru ezaugarri nabarmentzen dira: fantasiak, oro har, presentzia handia du, gaitegia asko zabaldu da eta idazleek gaurkotasuna duten balioak ekarri dituzte lehen planora. Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren Gerrak ez du izenik (Pamiela) lana esaterako, paregabea da txikienekin memoria historikoa lantzeko. Nolanahi ere, azken urteotan geroz eta gehiago dira adinaren muga hautsi eta, ume eta nerabeengandik harago, irakurle helduenganaino iristen diren obrak, batez ere album ilustratuak. (Irakurri +)