eki proiektuak 4 urte bete ditu

 Ikaselkar argitaletxeak Euskal Curriculuma adostu zuen. Adostutatakoa gauzatu du. Euskal Herriko gizarteari eskaintzen dio.

Hezkuntza euskalduna, Europako eskola-ekintzaren goien graduan egon zedin laguntzeko, ikasmaterial puntakoen sorkuntzan jauzi kualitatiboa egiteko konpromisoa hartu zuenetik lau urte pasa dira.

Euskal curriculuma onetsi zenean, erabaki harekin leiala litzatekeen edizio planteamendua egin behar zuela eta ikasmaterial koherenteak argitaratuko zuela hitza eman zuen. EKI proiektua da konpromezu horren emaitza.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lau ikasmailetan ari diren ikasleek, irakasleek eta gurasoek badute, ikaselkarren ustez, XXI. mendearen lehen laurden honetarako, parerik ez duen ikasmaterialen eskaintza. Aldi berean, Heziberri 2020k ezartzen duen marko teorikoaren oinarriekin bat egiten du eki proiektuak.

Pedagogiaren osagai abangoardista horiekin batera, nahi izan du eta lortu du ikaskuntza digitalean jauzi kualitatiboa egiten. Hartara, EKI proiektuaren eskaintza bikoiztu egin du, paperan eta digitalean, biak konbinatuz, eta hautu digitala soilik egin nahi duenari bidea erraztuz.

DBH etapan urratzen den bidea ez da, zorionez, bakarra. Lehen Hezkuntzan ere, IKASELKAR ari da ezaugarri horiek guztiak jasotzen dituzten ikasmaterial berriak sortu eta ekoizten.

Ezaugarriak

Euskal Curriculuma

Euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko. 2008an eta 2009an Euskal Herriko ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki eta onetsi zuten Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma. IKASELKAR argitaletxeak, eki proiektuan, Euskal Curriculumaren garapen liratekeen ikasmaterialak sortu, ekoitzi eta eskaintzen ditu.

Konpetentzietan oinarritua

Ikaslearen irteera-profila: eki proiektuaren abiapuntu eta helmuga. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak: pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

Ikaslea konpetentea izan dadin, eki materialek lau osagai kurrikular dituzte:

(1) Ardatza: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da.

(2) Edukiak: euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen dira.

(3) Tresnak: ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko.

(4) Eleaniztasuna: euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.

Integrazioaren pedagogiaz

Egoerei irtenbideak aurkitzen ikastea, egoera berrietan ikasitakoa baliatzeko. Benetako egoera garrantzitsuena aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute, irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta talde-lanean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu. eki material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina