Maddi Ane Txoperena: “Haurtzaroan sexu abusu bat bizitakoa naiz ni ere”

Lehen nobela arrakastatsu baten ondoren bigarrena kaleratu berri du Maddi Ane Txoperenak, Ez erran inori, Igartza bekaren laguntzaz idatzia eta sexu abusuen gai minbera sentiberatasunez lantzen asmatzen duena.

Zergatik aukeratu duzu gai hau?

Haurtzaroan sexu abusu bat bizitakoa naiz ni ere, eta gaiarekiko obsesio moduko bat izan dut urteetan: anitz irakurri dut gaiaz, tailer batzuetan ibili naiz, eta halako bizipenak izan dituztenekin konpartitu dut nirea, bertzeak bertze. Liburua idaztea niri eta bertze anitzi pairarazi digutena ulertzeko bertze modu bat izan da. Idazketak eta fikzioak laguntzen dute horretan. (Irakurri +)

Amaia Egidazu: “Kultura tradizionalaren sinbologiaren indarra aldarrikatzen da ‘Dorotea’n”

Zorioneko da Amaia Egidazu. Berak idatzi eta marraztutako Dorotea album ilustratuak irabazi du aurtengo Etxepare saria. Horri esker Pamielak argitaratu berri du durangarraren lehen liburua. (Irakurri +)

Uxue Apaolaza: “Gezurren bitartez egia bat esaten dudan lekua da niretzat literatura”

Etxean arropa lapurtzera sartuzaizkionak jipoitzen dituenemakume normalean guztizatsegina, lanetik bota ez dezatenlankide bat sakrifikatzen duen bestebat… Bihurguneko nasa (Susa,2021) irakurtzen duenak berehalaigarriko dio Uxue Apaolazaren lumazorrotzari. Gizakion miseria txiki zein handiak erakusten dizkigu.

(Irakurri +)

Hartzea Lopez Arana: “Frantziar herria ez da soilik harropuzkeria edo sumisioa, badugu haiengandik zer begiratu ere”

Frantziako Errepublikan eta haren kolonietan 1789tik gaur arte izandako herri borroken berri ematen du Hartzea Lopez Aranak (Brusela, 1970) Suak eta hautsak. Herri borrokak Frantzian liburuan (Txalaparta): 1789ko Iraultza, Pariseko Komuna, 68ko Maiatza, Hego Euskal Herriko iheslariei emandako babesa, Jaka Horiak…Dokumentazio lan sakonean oinarrituta, perspektiba historiko zabala eskaintzen du liburuak.

(Irakurri +)

Lander Garro: “Betidanik izan dut artista izateko bokazioa eta ametsa”

Augustin Zubikarai beka irabazi zuen Lander Garrok iaz, eta lan amaitua dakarkigu orain: Faith izeneko nobela mardul bat, non gazte melankoliko baina errebelde batek, sakelak ametsez beterik, fede osoz egin beharko dion aurre atzetik datorkion marrazo erraldoiari. (Irakurri +)

Irene Hurtado de Saratxo: “Gai gehienak egun-egungoak iruditzen zaizkit, eta batzuk betierekoak dira”

Natalia Ginzburgen Bertute txikiak euskarara ekarri du Irene Hurtado de Saratxok. Gaztetan, idazle hori deskubritu zuenean, zirrara berezia eragin zion, eta horregatik proposatu zion Alberdaniako editoreari itzulpena. Ertz andana duen testuaz orriek eskaini dezaketen tarteaz baino luze eta zabalago hitz egin daiteke itzultzailearekin. (Irakurri +)