London Calling izeneko bere lehendabiziko eleberri honetan Goio Ramosek (Basauri, 1966) 1980ko hamarkadan nerabezarotik helduaroko bidean dabiltzan gazte batzuen gorabeheren berri ematen digu. Urte haietako musikaz blai, protagonisten bizipenen pertsonalekin batera garai hartako egoera soziopolitikoa ere deskribatuko digu basauriarrak, sasoi horren lekuko. Zubikarai bekaren irabazlea izan da, Karmele Mitxelenarekin batera. (Irakurri +)
Itsasoa bete urre (Txalaparta 2024) Dani Martirena eta Ana Ibañezen bosgarren album ilustratuan, itsasoan bizi direnak eta bizitza galtzen dutenak ezagutuko ditu irakurleak irudi eta hitzen goxotasun biluzian. (Irakurri +)
Juan Diaz de Garaio Sacamantecasen istorioa eraman du Xabier Montoiak (Gasteiz, 1955) Lautadako mamua nobelara. XIX. mendearen bigarren erdian hainbat emakume hil zituen Garaiok Gasteiz eta haren inguruetan. Gertaera historikoetatik abiatuta, fikziozko lana ondu du. (Irakurri +)
Leire Vargas Nietok (Durango, 2002) bere bigarren poesia liburuarekin, Bihotz museo bat, harremanei, oroimenari eta poesiari beste leku batetik begiratzeko aukera eskaini digu. (Irakurri +)
Lehen liburua argitaratu du Eztizen Artola Iturratek, Gurpilak (Txalaparta), euskal gatazkaren errelatoa osatze, zauriak sendatze, eta beste ertz batzuei hitzak jartze aldera. Lehen pertsonan kontatutako istorioa da. (Irakurri +)



