Jon Ariza de Miguelek Ohe hotzak eleberria kaleratu berri du. Egile berria da Ariza, nobela honen bitartez bere burua aurkeztu duena eta gurean ez dagoen ahots bat dakarrena: dotoreziaz eta sentiberatasunez jantzia, umoretsua eta sentsuala, kulturaren eta bizitzaren zaletasunak elkartzen dituena. Lehenengo liburua duzu hau, baina ez zara gaztetxo hasiberria. Galdera bikoitza, hortaz: zergatik orain?, eta zertan ibili zara orain arte? Nire ustez, idazteko kanpoaldeko kitzikapena behar du nire izaerak, […]
Joxean Agirre idazle azpeitiarra (1949) Gizajoen katalogoa nobelarekin dator. Azken liburuen estiloari jarraiki eta ironiaz betetako umorea erabiliz, idazleei buruzko literatura egin du bertan. Argumentua norabide anitzetan zabaltzen da hainbat gai eta gertakari aurkeztuz, ia endredoko komedia batean bezala. Idazlearen ofizioa ongi menderatzen duela erakutsiz, eleberrian literaturarekiko pasioa erakusten digu Agirrek.
Zergatik gizajoen katalogo bat? Arrakastatsuek, azkarrek baino aukera gehiago eskaintzen al dituzte haiek?
Nik uste dut identifikazio arazo bat dela. Zu gizajo bat bazara, gehi euskal idazlea bazara, nobela bar idazten hiru urte eman badituzu, gero inork irakurriko ez zaituela jakinik, hori gizajo baten bizimodua ez bada, zeuk esango didazu. Neuk bai gizajoak baita lotsatiak ere kuttuntzat ditut, maitasun handia diet.
Idazleak oro har, gizajotzat jotzen al dituzu?
Idazle lotsati pila bat dago. Gizajotasunak ez du esan nahi intelektualki akatsen bat dugunik edo atzeratuak garenik. Munduarekiko, emakumeekiko jarrera bat da. Onartu egin behar da naturaltasunez, gizajo izatea norberaren ezaugarri bat izan daiteke, eta hori kentzen badigute zer geratzen zaigu? Akaso deus ere… (Irakurri +)
2016-05-13 – ostirala / viernes
OSKARBI Irun (Gipuzkoa). Amaia Antzokia.
2016-05-15 – igandea / domingo
MIKEL URDANGARIN Larrabetzu (Bizkaia). Hori bai Gaztetxea.
2016-05-15 – igandea / domingo
IZAKI GARDENAK Ürdiñarbe (Zuberoa). Müsikaren Egüna.
Euskal Herriaren azken mende erdi gatazkatsuaren kontakizuna zinez egin nahi duenak Txillardegiren izena behin baino gehiagotan hartu beharko du ahotan edo luman. Bere soslai polifazetikoak bidegurutze askotan ezarri baitu haren itzala. Euskara batuaren nondik norakoak nekez ezagutuko ditugu bere funtsezko ekarpenak aintzat hartu gabe, euskal literatura modernoaren orrialdeetan aitzindari agertuko zaigu, ETAren inguruko mugimendu abertzale berriaren gorabehera politikoetan aztarna sakonak utzi dizkigu, eta abar.
Liburu hauxe da, hain zuen, aztarna politiko horien oihartzun zabal eta oparoa. Txillardegiren pentsamendu politikoa ezagutu nahi duenak badu hemendik aurrera nora jo. Pako Sudupek ezin hobeto atera baitizkio ezpalak donostiar aitzindariaren kultura politiko zabalari. (Irakurri +)
elkar Fundazioaren helburu nagusia euskal kultura sustatzea da.
Testuinguru horretan aurkeztu genuen 2015eko irailean Joseba Jaka bekaren bigarren aldia. Beka horren bidez kultur sorkuntza sustatzea da helburua eta. Sortzaile bati, bere lana egiten laguntzeko beka da, bi urtetik behin deituko dena. Aurten nobela edo ipuin bilduma bat laguntzeko aukera zabaldu du, eta deialdi bakoitzean definituko da zein disziplinatako lana laguntzeko izango den, asmoa literatura ez ezik beste lan arlo batzuetara ere zabaltzea baita. Beka 10.000 eurokoa izango da. Aurtengo deialdira 35 lan aurkeztu dira eta epaimahaia horiek aztertzen ari da. (Irakurri +)