Jeanne Ashbé (Brusela, 1955), txikienentzako liburugile eta ilustratzaile arrakastatsua da, mundu mailan ezaguna eta saritua. Fintasuna, enpatia, neurritasuna eta sugerentzia dira bere lanen ezaugarri azpimarragarri batzuk. Bizitzatik liburura eta liburutik bizitzarako ibilbideak proposatzen dizkio haur zein helduari, bide horretan, emozio, bizipen partekatu eta hizkuntza truke aberasgarriei azaleratzeko aukerak emanez. (Irakurri +)
Pruden Gartziak (Oñati, 1964) saiakera berri bat ondu du: Euskaldun fededun, hainbat libururen iruzkinetatik abiaturik, esaera ospetsu horren goitibeheitiak aztertzen dituena: ea hala izan den, noiztik, noiz arte eta zergatik. (Irakurri +)
Josefa, neskame du izena Alaitz Melgar Agirrek (Barakaldo, 1984) Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako lehen liburuak. Printzipioz bere amonaren biografia, baina barrura sartu ahala beste osagai asko dituena. (Irakurri +)

Iñigo Astiz (Irudia: Garazi Hidalgo)
Hamasei ipuineko liburua kaleratu du Iñigo Astizek (Iruñea, 1985). Egunerokoan jarri du lupa oraingoan, eta hor gertatzen diren bitxikerietan. Monogamoak (Susa) deitzen da. (Irakurri +)
Oihane Jakak (Donostia, 1985) bere lehenengo liburua eskaintzen digu: Itsaso amniotikoa, sentimenduz beteriko poema-bilduma, bizitzaren bi muturren inguruan ardaztua: haurduntze-erditzeak, batetik, eta heriotza goiztiar bat, bestetik. (Irakurri +)
Elkarrekin tentsio handiko ordu batzuk pasatutako bi pertsona ditu protagonista Pello Lizarralderen Lanbroa nobela berriak, Xabier eta Maialen. Denboran laburra bada ere, elkarrekin bizi izandakoaren intentsitateak bien arteko lotura estu eta iraunkorra ezarri du. (Irakurri +)




