Erretzaile damutuen konpainia, egungo Iruñean giroturiko eleberri beltz eta aldi berean umoretsua kaleratu du Aingeru Epaltzak, Edu Saragueta kazetari desastrea, egiazko antiheroia berreskuratzen duena. (Irakurri +)

Joseba Sarrionaindia (Argazkia: Jose Goitia)
Munduari bira eman zion ontzia argitaratu du Joseba Sarrionandiak Pamielaren eskutik. Elkarrizketa formako liburuak Magallaes eta Elkanoren mundu-biraren eta egundaino dirauten ondorioen inguruko hainbat galdera piztu asmo du. Irakurleen gozagarri, Ares margolari kubatarraren irudi ederrek janzten dute testua.

Argazkiaren egilea: Ainhoa Resano.
Amek ez dute arrakastatsuaren ondoren, Bilbon finkatutako idazle gasteiztarra gure liburu-dendetara itzultzen da Berriz zentauro eleberriarekin. Etorkizun hurbil batean kokatuta, non errealitate birtualak bizitzaren dimentsio guztietan sartu eta goitik behera aldatu dituen, Paula Pagaldai izeneko protagonistaren pausoak jarraitzen ditu idazleak, Parisen. Hiru seme-alabaren ama, sexu birtualaren zale sutsua eta hezkuntzan espezializatutako enpresa teknologiko batean bazkide, Mary Wollstonecraft ilustrazioko filosofoaren inguruan ikertzen dabil Paula, eta bilaketa horren aitzakian etorkizuna iraganarekin batu eta gure orainari buruzko erradiografia bikaina aurkezten digu Agirrek.
Asel Luzarragak bere hamahirugarren nobela aurkeztu du: Esan gabe doa. Sistema lehertzera datorren trilogiaren lehen ale honi erantzuten dion irakurleak, utopia klabean idatzitako orriotan aurkituko du bilbotarraren lanik oparoenetarikoa. Gauza jakina da distopia bat idatzi duenak, utopia bat idazteko grina sentitzen duela. Dena delako zeragatik. Bada, Aselek konfederazio literario horretan bere lekua merezi du eta besaulkia lortu bezain pronto molotov koktel batekin lehertzen du. Tamaina horretako odisea horizontalean, behar den adinako maila emanez, beste batzuek aspaldi askatutako Scylla-k gainditzen joango da. (Irakurri +)
Liztor mutanteak (Susa, 2022) izena du Santi Leoné idazlearen (Iruñea, 1972) lehen fikziozko lanak. Hamar ipuin bildu ditu bertan, ohikoa duen begirada zorrotz eta kontzesiorik gabearekin idatziak. (Irakurri +)
Desertuan behatxuloa argitaratu du Anjel Lertxundik Alberdaniaren eskutik. Hainbat gairi buruzko gogoetak bildu ditu, teselatan, eta orain arte erakutsi gabeko alderdiak agerrarazi. (Irakurri +)