Dani Martirena: “Gure liburuak politikoak dira, baina ez dira moralizanteak”

itsasoa bete urre - Daniel MartirenaItsasoa bete urre (Txalaparta 2024)  Dani Martirena eta Ana Ibañezen bosgarren album ilustratuan, itsasoan bizi direnak eta bizitza galtzen dutenak ezagutuko ditu irakurleak  irudi eta hitzen goxotasun biluzian. (Irakurri +)

Sexu-heziketarako bilduma, haurtzarotik nerabezarora

Gure gorputzak txiki txikitatik pizten digu jakin mina: Zer da hau? Eta, zertarako balio du? Haurrek galdera mordoa izaten dute beren aluaren eta zakilaren inguruan eta, nerabezarora hurbiltzen joan ahala, unibertsala da gorputzaren superbotereak ezagutzeko gogoa sentitzea. (Irakurri +)

Martin Martina: Gaztetxoentzako fantasiazko trilogia

martin martina eta urrezko orraziaren misterioa - Amancay GaztañagaAmancay Gaztañagak sorturiko Martin Martina trilogiaren lehenengo liburua argitaratu du Elkar argitaletxeak: Urrezko orraziaren misterioa. Gaztetxoei zuzendutako sail honetan, abentura eta fantasia uztartzen dira, euskal mitologia erdigunean jarriz. (Irakurri +)

Xabier Montoia: “Pertsonaia mitikoarengandik urruntzen saiatu naiz, eta mitoaren atzeko lagunarengana hurbiltzen”

lautadako mamua - Xabier MontoiaJuan Diaz de Garaio Sacamantecasen istorioa eraman du Xabier Montoiak (Gasteiz, 1955) Lautadako mamua nobelara. XIX. mendearen bigarren erdian hainbat emakume hil zituen Garaiok Gasteiz eta haren inguruetan. Gertaera historikoetatik abiatuta, fikziozko lana ondu du. (Irakurri +)

Leire Vargas “Bihotz museo bat” liburuari buruz

bihotz-museo bat - Leire VargasLeire Vargas Nietok (Durango, 2002) bere bigarren poesia liburuarekin, Bihotz museo bat, harremanei, oroimenari eta poesiari beste leku batetik begiratzeko aukera eskaini digu. (Irakurri +)

Eztizen Artola: “Ariketa kolektibo bat egitea falta zaigu motxiladun umeoi gertatzen zaigunari izena jartzeko”

gurpilak - Eztizen ArtolaLehen liburua argitaratu du Eztizen Artola Iturratek, Gurpilak (Txalaparta), euskal gatazkaren errelatoa osatze, zauriak sendatze, eta beste ertz batzuei hitzak jartze aldera. Lehen pertsonan kontatutako istorioa da. (Irakurri +)