Eñaut Elorrieta “Irteera argiak” azken diskoari buruz

Maitasuna, heriotza, bizitza eta adiskidetasunaz mintzo da Eñaut Elorrieta Irteera argiak bere disko berrian. Deserriko kantak bakarka argitaratu zuen lehen lanean bezala, hainbat idazlerengana jo du hitzen bila, baina oraingoan, “bere ahots propioa” bilatu nahian, berak aurrekoan baino testu gehiago idatzi ditu. Musikalki ere bide berri bat hartu du, eta horretan lagun izan ditu Ruben Caballero, Fernando Neira, Maite Larburu eta Borja Barrueta.

Zertan aldatu da Eñaut Elorrieta Deserriko kantak argitaratu zuenetik igaro diren sei urte hauetan?
Ken Zazpirekin urte asko aritu ostean, Deserriko kantak deseraikitze moduko bat izan zen. Bere garaian ez nuen hala bizi izan, baina gaur egunetik ikusita, obsesio puntu bat ere izan nuen. Aldi berean, disko kontzeptuala izatean, kontzeptu horren atzean ni babesteko ahalegin bat ere bazegoen. Askoz libreago sentitzen naiz orain; garbiago daukat zein bide hartu eta nondik jo. Azkeneko urteetan, handitik txikira nator; bai soinu aldetik, bai hitzetan. Beharbada, gai handiez hitz egiten dut, baina berba txiki edo arinekin. Eta politikoak izan beharrean, existentzialagoak dira: maitasuna, heriotza, bizitza, laguntasuna… Baina izenburuak dioen moduan, argia bilatzen dute. Iluntasunetik pasatu behar duzu, minetik edo zalantzatik, argirantz joateko. (Irakurri +)

Ruper Ordorika … Kafe antzokain ….

Kafe Antzokian izenpean jaio da Ruper Ordorikaren disko berria, zuzenean grabatu eta argitaratzen duen hirugarrena. 2018ko abenduaren 15 eta 16an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuen emaitza zaindua biltzen du eta aurretik toki berean grabatu eta argitaratutako diskoen esperientzia aberastera dator: Gaur (Esan Ozenki Records-2000) eta Hamar t´erdietan (Elkar-2008).

Bere ibilbide luzeko hainbat estudio diskoetan argitara tutako hamalau kanturi erreparatu die Ruperrek, lan bikain honi bizigarria bezain atsegina den ideia musikal poetiko bat erakartzeko. Bertan daude Guria ostatuan (Ahots urrunak), Lurrean etzanda (Bizitza eder denean, Zerutik gertu ez da ondo egoten, Egia da), Hodeien azpian (Nirekin geratu), Haizea garizumakoa (Zure etxera noa), Memoriaren mapan (Lera zakurren balada), Kantuok jartzen ditut (Esan gabeko arrazoia), Hurrengo goizean (Hargiñenean), Dabilen harria (Hemen nago, Beltzarana), So´ik´so (Belauniko), Ez da posible (Ez da posible) eta Hiru truku I (Zazpi nobio). (Irakurri +)

54. Durangoko azoka, abenduaren 5etik 8ra

54. Durangoko azoka abenduaren 5etik 8ra arte izango da. Lau egun hauetan zehar, euskal argitaletxeek eta diskoetxeek urteen zehar ekoiztutakoa aurkeztu eta erakutsiko dute. Artista ugari izango da bertan bere lana erakusten eta sinatzen.

Urtero legez, elkar Taldeko argitaletxeak eta elkar Banaketa ere bertan izango dira, eta lau egun horietarako ondorengoa antolatu dute:

Abenduak 5    Abenduak 6

Abenduak 7     Abenduak 8

Gure sare sozial eta postdata blogaren bitartez, bertan gertatzen dena kontatuko dugu. Beraz, adi egon eta gozatu kulturarekin!

Joseba Irazoki “Fokuetatik kanpo daudenak egiten dituzte nire gustuko musikak”

Musikari ipurterrea da Joseba Irazoki (Bera, Nafarroa, 1974), ertz askotarikoa, eta ezin konta ahala musika proiektutako kide; baina bakarra da bere izenez sinatzen duena. Bigarren diskoa kaleratu zuen iazko urte hondarrean Joseba Irazoki eta Lagunak modura: Zu al zara?. Lehena bezala Bidehutsekin plazaratu du bigarrena ere, musikari lagunekin batera (Felix Buff, bateria eta ahotsa; Jaime Nieto, baxua; eta Ibai Gogortza, gitarra). Rockaren, psikodeliaren eta esperimentazioaren mugetan dantzari dabil diskoa osatzen duten 11 kantuetan.

(Irakurri +)

Joseba Sarrionandiarekin hitz egin dugu ‘Gure Oroitzapenak’ bildumaz

Joseba Sarrionandiaren literatura unibertsoa lau haizetara zabaltzeko ahalegin eskerga da Gure Oroitzapenak. Alde batetik, hamabi film laburrez osatutako pelikula; bestetik, olerki musikatuak biltzen dituen liburua eta CD bikoitza (32 kantu). Poesiaren indarra, agerian. Joseba Sarrionandiarekin hitz egin dugu proiektuaren gainean.

(Irakurri +)

‘ur berri, urte berri’ Euskal gabon-kanten xarma

Mendez mende, urte zaharraren eta berriaren kantoian berezko abestiak entzun izan dira. Oraindik ere kantatzen dira haietako batzuk, baina gehienak galdu egin dira. Bixente Martinezek antzinako doinu haien xarma berpiztu du Ur berri, urte berri disko berri zoragarrian.

Oles aroa omen zen neguko solstizioa euskaldunentzat. Alegia, kantatzeko garaia. Hortaz, antzinako ohitura da urte sasoi horretan abestiak etxerik etxe edo su ondoan kantatzea. Kristautasunaren aurretik dator ekandu hori, nahiz eta gero erlijio nagusiaz busti zen, mela-mela egin arte. 

Horren ondorioz, Gabon-kantu sorta bat da Eibarko musikariak atondu duena. Orain dela urte batzuk aita Donostiak bildutako gabon-kanta liburua irakurri eta batera doinuekin maitemindu zen, hain dira ederrak. “Orduan txinparta txiki bat piztu zen nere barruan, polita izango zela egunen batean horrelako doinuekin lan bat egitea, kantu normalak balira bezala tratatuta, topikoetatik
urrun”, gogoratu du orain Bixente Martinezek.

(Irakurri +)