48. Durangoko Azokako laburbilduma

Durangoko Azokako 48. edizioak ateak itxi ditu datorren urtera arte. Lau egun hauetan, aurkezpen ugaritan izateko aukera izan dugu, eta hainbat idazle eta musikari ikusi ditugu euren nobedadeak sinatzen erakusmahai ezberdinetan.

Azokak ateak itxi ondorengo egunak balorazioa egiteko aprobetxatzen dituzte gehienek. Guk ere halaxe egingo dugu, baina gure kasuan, Durangoko Azokako lau egun horietan bizi izan duguna, hemen bertan, laburbiltzeko erabiliko dugu.

Guk bildutako edukia ondorengo ataletan banatu dugu:

 

Argizaiola saria

William A. DouglassAurtengo Argizaiola saria William A. Douglass antropologo estatubatuarrak jaso zuen, abenduaren 6an, San Agustin Kultur gunean. Douglass ikerlari lanetan aritu da bereziki, eta Ameriketako Estatu Batuetan euskal kulturaren aditu nagusitzat jotzen da. Bestelako arloak ere ikertu ditu: identitatearen mantentzearen auzia, edota nazioarteko hainbat kulturen historia eta migrazio mugimenduak, batez ere Euskal Herrikoak, Italiakoak eta Ameriketako Estatu Batuetakoak.

Horregatik, Gerediaga Elkarteak omendu nahi izan du.

 

Irakurri albistea

 

Idazleak eta musikariak euren liburu eta diskoak sinatzen

Lau egun hauetan, artista ezagun asko izan ditugu gure erakusmahaietan aurten kaleratu dituzten azken lanak sinatzen. Hementxe horietako batzuk: Eñaut Elorrieta, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde, Ken Zazpi taldea, Mikel Markez, Hesian taldea, Mikel Alvira, Inma Roiz, Iñaki Egaña, Ascensión Badiola, Garbiñe Ubeda, Aingeru Epaltza, Joxean Agirre, Goiatz Labandibar, Peru Magdalena, Txani Rodriguez, Alaine Agirre, Irati Bediaga, Garazi Goia, etab. luze bat.

Egun bakoitzeko argazki sorta bat duzue eskuragarri:

durango_azoka_5

Abenduaren 5a     Abenduaren 6a      Abenduaren 7a      Abenduaren 8a

 

 Aurkezpenak Areto nagusian

Azokako egunetan zehar, idazle asko pasa dira Gerediagako Areto Nagusitik. Ostegunean, Imanol Urbietaren kantak. Bakarrik eta libre diskoa aurkeztu zuten Josebe Ormazurik (Elkar argitaletxea), Gari Berasaluzek (Zarauzko Udala), Kontxi Aizarnak eta Mikel Kazalisek. 

Ikusi eta entzun aurkezpeneko parte-hartzaile bakoitzak esandakoak

Iñaki Egaña historiagileak ere Euskal Herriaren historia laburra liburua aurkezteko aukera izan zuen Areto Nagusian.

 

Ostiralean, ere hainbat aurkezpen egin ziren. Horietako bat, Berria taldeak egindako GAL. 30 urte liburua izan zen. Aretoa jendez gainezka zegoen Xabier Mendigurenen, Martxelo Otamendiren eta Eider Goenagaren hitzak entzuteko. Aukerarik izan ez bazenuten, hemen duzue aurkezpenaren zati bat.

 


Ahotsenea (kontzertuak + aurkezpenak)

Ahotsenean ere jo ta su aritu ziren gure musikariak. EH Sukarra, Izaki gardenak, Eñaut Elorrieta eta Odolaren mintzoa izan ziren protagonistak. Lau kontzertuetan ere, jendea bildu zen. Hementxe bertan grabatutako hiru bideoak:

 

 

 

Eremu honetan, kontzertuak eskaintzeaz gain, liburuei zein diskoei buruzko solasaldiak ere egin ziren. Idazleen artean, Amagoia Mujika (Sentitu, pentsatu, ekin!), Peru Magdalena (Egia esan) eta Garbiñe Ubeda (Hobe isilik) izan ziren. Musikari dagokionean, Mikel Markezek Indar bat dabil hor lana aurkeztu zuen; eta Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek Jainko txiki eta jostalari hura disko-liburuari buruz aritu ziren.

Aurkezpeneko hainbat irudi grabatzeko aukera ere izan genuen. Hementxe dituzue bertako irudi batzuk:

 

 

 

 

 

Gure bloga: postdata.elkar.eus/durangokoazoka2013

Durangoko Azokako edukiak biltzeko, postdata.elkar.eus/durangokoazoka2013 sortu genuen. Bertan, Elkar, Ttarttalo, Txertoa eta Sua argitaletxeetako nobedadeen inguruko informazioa jarri genuen. Albisteak, elkarrizketak, artikuluak, etab. izan dira bertan zintzilikatutakoak.

 

Gerediagaren balorazioa

Ohikoa den bezala, azokako azken egunean, Gerediaga Elkarteak azokako balantzea egiten du. Balantzea

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina