elkarlibbuk-aren abantailak
HODEI SINKRONIZATUA
Euskarri guztietarako sistema
Zure liburutegi elektronikoa sortzen hasteko unea iritsi da elkarlibbuk gailuarekin. Etxean orain arte egin duzun moduan, zure liburutegia sortu eta kudeatu dezakezu; baina orain, elektronikoa. elkarlibbuk gailuan baita elkar sarean erosten dituzun liburu elektroniko guztiak zure liburutegi elektronikoan gordeko dira bat batean eskaintzen dizugun laino sistemari esker; segurtasun kopiak egin beharrik gabe, galtzeko inongo arriskurik gabe. Zure erabiltzaile eta pasahitzak babestuta egongo dira, eta zuk nahi duzunean jo dezakezu bertara, esku artean edozein gailu duzula ere. Gailuetan ezabatu arren, artxibatu arren, beti izango dituzu sarean eskuragarri.
Gainera, hodeian gordeko dira zure liburutegian sartzen dituzun liburu guztiak, eta, hala, eguneratuta egongo zara nonahi. Ez duzu zertan liburuak, oharrak edo egindako erosketei buruzko informazioa galtzeko beldurrik izan beharrik. Eskuragarri izango bait dituzu beti.
Inolako loturarik eta derrigortasunik gabe, eguneroko bizitzarako irtenbide posible guztiak baliatu ahal izango dituzu elkarlibbuk-ari esker. Egunean zehar egoera askotan hartu nahiko genuke gozatua irakurriz, baina sarri gertatzen zaigu une horretan libururik ez izatea eskura. Sistema honen bidez, ordea, ez duzu halako oztoporik izango, eta aukera izango duzu, adibidez, metroan zure Smartphonean irakurtzeko, kafe-garaian ordenagailuan edo tabletean jarraitu, eta, gero, etxean, zure elkarlibbuk-arekin amaitzeko. Hori guztia, erabat sinkronizatuta eta egunean zehar egindako aldaketak edo oharrak galdu gabe. Liburuak lagun izan ditzazun beti, edonon zaudela ere.
Sortu zure liburutegia hodeian
elkarlibbuk-arekin, elkar.com atarian erosten dituzun eBook guztiak zure liburutegian izango dituzu, noiznahi eta nonahi irakurtzeko moduan. Internetera konektatzeko premiarik gabe.