.EUS domeinuak 92 aintzindari ditu

.EUeusS domeinuaren ibilbidean beste urrats handi bat eman da. Apirila bukaeran aditzera eman zen bezala, ekainaren 28tik abenduaren 3ra arte, .EUS domeinuaren aintzindariak izango dira aktibatuak egongo diren .EUS domeinu-izen bakarrak. Guztira, 113 domeinu-izen ezberdin proposatu ziren, 92 entitateren eskutik. Hasiera batean 90 aintzindari hautatuko zirela esan bazen ere, muga tekniko erreala 93 zenbakian zegoen. Horregatik, ondorengo erabakia hartu zen: .EUS domeinuaren aintzindari izan nahi zuten 92 entitate horiei aukera emango zitzaiela horretarako. Hortaz, entitate bakoitzak soilik domeinu-izen bakarra eska zezakeen. Horixe izan zen jarritako irizpide bakarra.

92 horiek gisa honetara banatuta daude: 9 enpresa, 23 erakunde publiko, 14 hedabide eta 46 entitate euskal kulturgintza barruan kokatutakoak dira. Azken talde honen barruan dago elkar Fundazioa.

 

nolakoa izango da internet .eus ekin? from PuntuEus on Vimeo.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina