Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak elkar-en egoitza berria bisitatu du

Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia eta Bingen Zupiria sailburuekin batera egin du bisita elkar-en egoitza berrira, Adunara. Mikel Esnal,  elkar taldeko zuzendariak eta Joxemari Sors, elkar Fundazioko lehendakariak egin diete harrera Eusko Jaurlaritzako ordezkariei eta ondoren, enpresako beste arduradun batzuekin bilera izan dute.

Bilera amaitu ostean, lehendakariak eta sailburuek elkar-en egoitza berriko instalazioak ikusteko aukera izan dute, eta bisitako ibilbidean zehar Esnalek eta Sors-ek azalpenak eman dizkiete. Biltegian, Sors-ek eta lehendakariak hitz batzuk adierazi dizkiete bertaratutakoei eta bisita, elkar argitaletxean amaitu dute.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina