Ander Zurimendi ‘Recoja sus cosas’ Liburu aurkezpena + solasaldia.

Ander  Zurimendi  ‘Recoja  sus  cosas’  Liburu  aurkezpena  +  solasaldia.
Click to view map
Noiz:
ekaina 27, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-06-27T18:30:00+02:00
2017-06-27T20:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio, 7)
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
Spain

Nola bizi du kartzelatik irtetze prozesua 30 urtetan preso egon den pertsona batek? Nola egokitzen da kaleko bizitza sozialera? Recoja sus cosas lanak Parot Doktrina aplikatu zitzaien eta 2013an kalera irten ziren ETAko 5 preso ohien esperientzia pertsonalak, gizatiarrak eta baita intimoak ere biltzen ditu. Erreportaia nobelatua da, Harrera Elkarteak lagunduta argitaratu dena, literatur kazetaritzaren lorratza jarraituz. 2016ko Kazetaritza Literarioko Mecoph Sarien II. edizioan finalistetako bat izan da lan hau. Egiazko gertakizunak, narrazio formatuan aurkeztuak. Euskal gatazkaren kontakizun pluralean pieza bat gehiago, Bilboko hiria eszenatoki duena. 

 

Hedabide ezberdinetan eskarmentu haundia duen Ander Zurimendi kazetari gasteiztarrak aurkeztuko digu liburua Gasteizko elkar aretoan. Zurimendik Radio Vitoria, El País, Diari de Balears, ARA Balears, Ona Mediterrània edo Món Terrassa bezalako hedabideentzat lan egin du, baita Gasteizko EH Bildurentzat ere eta egun CUPeko Komunikazio departamentuan dirau lanean. 

Solasaldia honetan, EH Bilduko Legebiltzarkide den Miren Larrion izango du alboan autoreak. 

 

Egun berean, ekainaren 27an, goizeko 12:00etan liburu prentsaurrean aurkeztuko da elkar aretoan bertan. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina