Jon Maia ‘Berriak jaio ginen’ Prentsaurrekoa.

Jon  Maia  ‘Berriak  jaio  ginen’  Prentsaurrekoa.
Click to view map
Noiz:
ekaina 22, 2017 @ 11:00 am – 12:00 pm
2017-06-22T11:00:00+02:00
2017-06-22T12:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Baiona (Arsenal plaza)
Place de l'Arsenal
64100 Bayonne
Francia

80. eta 90. hamarkadak bertsolaritzaren eraberritze sakon baten hasiera izan ziren: bertso eskoletako lehen bertsolari gazteak plazetara iristen hasi ziren, bertsoa erdal eremuetan sartzen, espazio berrietara, garaikideak ziren beste kultur adierazpen batzuekin harreman artistikoak sortu ziren eta horrela, gaur egungo bertsolaritzaren argazkira iritsi arteko eboluzio bati hasiera eman zitzaion.

Jon Maia bertsolariak liburu autobiografiko honetan berak lehenengo pertsonan eta lehenengo lerroan bizi izan zuen garai haren eta eraldaketa horren argazki pertsonala egiten du. Lehen pertsonan idatzia, bizipenak eta hausnarketak tartekatzen ditu, bertsolaritza modernoaren eta orduko garaiaren erretratu bat eginez. Egileak berak ‘lehenengo bertsolari in vitroen belaunaldia’ deritzonaren bizipenak eta kezkak hainbat gaietan ematen dira: jardun artistikoa, identitatea, tradizioa eta modernitatearen arteko talka, hizkuntzarekiko esperientzia pertsonala, politika, giza-harremanak…

Bertsolaritzarekiko interesa gainditzen duen entsegu autobiografikoa osatu du egileak, euskal kulturaren garai hartako esparru eta adierazpide ugari ukituko dituena.

Belaunaldi bereko bertsolarien arteko lankidetza modura, liburua Unai Iturriagaren ilustrazioekin osatuta egongo da. 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina