DONOSTIA SKETCH ‘Koaderno margo maratoia’ Olatu Talka.

DONOSTIA SKETCH ‘Koaderno margo maratoia’ Olatu Talka.
Pulsar para ver el mapa
Cuando:
May 21, 2017 a las 10:00 am – 6:00 pm
2017-05-21T10:00:00+02:00
2017-05-21T18:00:00+02:00
Donde:
Donostia kaian (Donosti Sketch standean)
Kaimingaintxo Plaza
1, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Izen-ematea:

Parte hartzeko www.olatutalka.eus  webgunean edo elkar liburu-dendetan izena eman beharko da, maiatzaren 12a baino lehen. Tokia mugatua da; beraz, arin ibili!

Donostia Sketch maratoia:

Maiatzaren 21ean, igandean, 10:00ak eta 11:30ak bitartean Donostiako Kaira joan behar duzu. Bertan maratoian parte hartzeko materiala banatuko da:

–          Talens sketch koaderno bat.

–          Sakura errotulatzaile bat.

–          Eserleku eramangarria (maileguan).

–          Margotu beharreko lekuen mapa.

–          Kaian bertan jarriko diren Food Truck-etan erabiltzeko bazkari txartela.

18:00ak arte izango dute parte-hartzaileek marrazteko epea. Ordu hori baino lehen  utzi beharko dituzte koadernoa eta aulki eramangarria Kaian egongo den standean.

ADI!! 12:30ak eta 13:00ak artean Portaletas atean  egon beharko dute parte-hartzaileek, talde-argazki bat ateratzeko eta koadernoei ZIGILUA jartzeko!

Derrigorrezkoa izango da marrazkiak antolakuntzak emandako zigiludun koadernoan egitea, baina marrazketa teknika guztiz librea da. Nahi diren margo eta materialak erabil daitezke eta Sakura errotulatzailea erabiltzea ez da ezinbestekoa.

Mapa eta eguneko lana:

Mapan adierazitako bost  lekuen artetik gutxienez hiru hautatu beharko dituzte parte-hartzaileek eta bertatik marrazkiak egin beharko dituzte.  Horiez gain, Donostia eta itsasoarekin zerikusia duten nahi adina marrazki aurkeztu ditzake parte-hartzaileek koaderno berean.

Marraztu beharreko zonaldeak: 

–          Pasealeku Berria.

–          Apaizen pasealekuko begiratokia.

–          Kaia.

–          Portaletas atea.

–          Nautikoa.

Adina:

5 urtetik gorako edonork, haur zein helduk, parte hartu ahal izango du marrazketa maratoi honetan.

Lanak eta eskubideak:

Parte-hartzaileek marraztutako Talens libretako irudien eskubideak Olatu Talka eta elkar-enakizango dira. Irudi horiek sustapenerako edo erakusketa bat antolatzeko erabili ahal izango dira.

Hala ere, irailean, marrazkilariak bere koadernoa berreskuratu ahal izango du, hala eskatuz gero, elkar liburu-dendaren batean jasota.

Maratoian parte-hartzeak arau guztien onarpena dakar.

IZENA EMATEKO ORRIA: hemen

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario