Xaguxar liburu bildumaren 4 liburu berriren prentsaurrekoa.

Xaguxar  liburu  bildumaren  4  liburu  berriren  prentsaurrekoa.
Click to view map
Noiz:
maiatza 23, 2017 @ 11:00 am – 11:30 am
2017-05-23T11:00:00+02:00
2017-05-23T11:30:00+02:00
Non:
Donostiako elkar aretoa
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Munstro txikiak 1. Hagintxoren tripako mina – Xabier Mendiguren + Alaine Agirre / BelatzBost dira munstro txikiak: Hagintxo, banbiro txikia; Mamutxo, mamu txikia; Frankitxo, gorpu-zati desberdinez osaturiko izaki mekanikoa; Neskaotso, otso-gizaki txikia; eta Sorgintxo, sorgin txikia. Munstroen eskolako irakaslea, berriz, Andereño Herminia da, Magoen Eskolan ikasitakoa. Munstro txikiek hainbat abentura bizi izango dituzte; lehenengo ale honetan, Hagintxo, bere odol-dieta utzi eta baratxuri ugari duen allioli saltsa bat jateagatik gaixotu egingo da, hiltzeko zorian geratu arte…

Armiarmak parapentean – Maribel Aiertza / Jokin MitxelenaGabriela eta Abelardo armiarmak Kukulu mendi gainera igo eta parapentean jaitsiko dira hirira. Gain hartatik ikusten den eraikuntza biribil-biribil batean geratu dira, baldin eta nahastu eta bidean galtzen badira. Eta hori bera gertatuko da. Elkar ikusi arte, abentura handiak eta  biziko dituzte biek ere.

Astroak gara – Pello Añorga / Mikel ValverdeArrosa, Joxe eta Banba gelako lagunik onenak bihurtuko dira. Gelara Banba iritsi zenean hasi zen dena. Izan ere, haien herria txikia da eta ordura arte ez zuten euren artean haur afrikarrik izan.  

Pikondoaren balada (Lizardi Saria 2016) -Leire Bilbao / Maite MutuberriaOsaba Lukasek etxe ondoko pikondoaren adarretan pasatzen du eguna, liburuak irakurriz, etxekoekin hitz eginez eta kanta zaharrak abestuz; gerra iristen denean ere, bertan ezkutaturik geratuko da, armei uko eginda, halako batean, sekula gehiago arbolatik ez jaistea erabakitzen duen arte. Istorio eder eta hunkigarria, Martiña ilobak kontatua. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina