Iban Zaldua “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak” – AURKEZPENA

Iban  Zaldua  “Sekula  kontatu  behar  ez  nizkizun  gauzak”  –  AURKEZPENA
Click to view map
Noiz:
iraila 19, 2018 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2018-09-19T19:00:00+02:00
2018-09-19T20:00:00+02:00
Non:
Gasteizko Campus-eko elkar liburu-dendan
Araba Kalea
45, 01007 Vitoria-Gasteiz, Araba
Espainia

Parte-hartzaileak: Iban Zaldua (idazlea)Marijose Olaziregi (euskal literatura irakaslea EHUn)Rikardo Arregi Díaz de Heredia (idazlea)

 

Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak… Fikzioaren festa bat, azken batean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina