José E. Santacara ‘Efectivamente, la tierra es redonda’. PRENTSAURREKOA.

José  E.  Santacara  ‘Efectivamente,  la  tierra  es  redonda’.  PRENTSAURREKOA.
Noiz:
otsaila 14, 2018 @ 11:00 am – 12:00 pm
2018-02-14T11:00:00+01:00
2018-02-14T12:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia

Efectivamente, la tierra es redonda” J.E Santacarak, Nafarroako Erriberako euskal bidaiari ezagunaren mundu itzuliari buruzko bidaia liburu berria, aurkeztuko du otsailean zehar 9tik 22ra, Madril, Bilbo, Donostia, Iruñea, Tutera eta noski bere herrian, Zarrakaztelun. Liburuaren azala erantsita doakizue.

 

Jose Eladio Santacara-k (Zarrakazelu,  teknologia irakasle ohia) 3 urtetan munduari bere lehen itzulia eman zion, Ibiletxe kamionetan eta bakarka. Círculo Rojo-k argitaratutako liburu honek bidaia izugarri handi hori laburtzen du, eta “konbentzimendu morala” dela medio, han bizitakoak azaldu eta modu objetibo eta zintzo batean kontatzeko beharra ere islatzen du. Santacara-k aitortzen du bota dioten lorerik hoberena edo piroporik onena,“¡Agur munduko hiritarra!.

 

J.E.Santacara-k bazuen bai bidaiatzeko eskarmentua Europa, Afrika iparraldea,  Ekialde Ertaina… baina lan honekin, dena borobiltzen da, irakurlearen gozamenerako;  egileak umorez dion moduan “Horixe da, Lurra biribila da”. Bidaia borobila, beti bidean, bere baitan aztarna sakonak utzi zizkion bidean, ‘bidariek dioten moduan, hurrengo bidaia hoberena delako’.

 

‘Efectivamente, la tierra es redonda’ munduari emandako itzulia oso baten istorioa da baina batez ere, José Eladioren memorian “bizipenak eta kontakizun ahaztezinak dira” berak dion bezala. Liburuan zehar, Samarkanda-ko Vladimir azalduko da, Sobier Batasuna nola desagertu zen kontatu ziona eta Nepalgo Lola, behartutako ezkontzaz arituko zitzaiona, edo eta  3 haur australiar aborigeneren istorio hunkigarria, Gobernuak bahituak eta ihes egin ondoren, nola desertuan barrena 200 Km zeharkatu zituzten, haien gurasoen ondora itzultzen lortzeko. Tijuanan, Mexikon, Espainiako Gerra Zibileko neskatila, egun amona denarekin, edukitako bizipenak kontatzen ditu ere, edo abenturaz josiriko Ibiletxeren ibilerak: batean Pakistango Dir-eko talibanekin hilabetez geratu behar izan zuenekoa, Ibiletxekamionetaapurtuaren ordezko piezak ekarri bitartean; edo eta Costa Rican  gauez hondartza huts batean Ibiletxe hondarretan harrapaturik geratu zenekoa, itsasgora zetorrela pentsaturik eta kamioneta eramango zuenaren beldurrez, 8 ordu ateratzea kostatu zitzaionekoa.

 

Egilearentzat, ohore bat izan da hainbeste jende on, eskuzabal eta apal ezagutzea, edozein kultura edo hizkuntza  oztoporen aurrean, denak oso antzekoak garela erakutsi diotenak ‘uste dugun, sinesten dugun edo eta sinestarazten digutena baino ere antzekoagoak`. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin