Nabarralde + Martin Ttipia ‘Derecho pirenáico. Zuzenbide Piriniarra’ Liburu aurkezpena.

Nabarralde  +  Martin  Ttipia  ‘Derecho  pirenáico.  Zuzenbide  Piriniarra’  Liburu  aurkezpena.
Click to view map
Noiz:
ekaina 29, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-06-29T18:30:00+02:00
2017-06-29T20:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España

Nabarraldek eta Martin Ttipia Kultur Elkarteak ‘Derecho pirenáico. Zuzenbide Piriniarra‘ liburua aurkeztuko dute. 

 

Zuzenbide Piriniarra mendeetan luzatutako historia eta kultur politiko baten emaitza da: gure nafar Estatuarekin lotutako Zuzenbidearen berezko moldaketa, Usadiozko Zuzenbide moduan gauzatu zena. Hots, ohituretan eta jendartearen erabakietan oinarriturik. Zuzenbide honi lotzen zaizkio Foruak, herri-lurren jabetza, oinordetzak (baserria, esate baterako), eta, oro har, Estatuaren egitura instituzionala bera.   Liburu hau, iragan urtean (Nabarralde eta Martin Ttipia Elkarteek antolatua) Agurainen ospatu zen biltzarraren ponentziak biltzen dituena, ezinbesteko ekarpena da, landutako erreferentzia teorikoen gabezi handia duen eremu honetan.   Lehen urrats erraldoia.

 

Liburuaz eta Zuzenbide Piriniarraz hitz egiteko, elkar aretoan izango ditugu: 

Jose Luis Orella Unzué, Jardunaldietan hizlari, Historian Doktorea, Donostiakoa Deustuko Unibertsitatean Katedraduna eta Zuzenbidearen Historiaren irakaslea EHUn. 

Angel Rekalde, Nabarralde Fundazioko Zuzendaria. 

Fernando Sánchez Aranaz, Jardunaldiaren Koordinatzailea. Historialaria. Martin Ttipia Kultur Elkarteko kidea. 

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina