Pako Sudupe ‘Telesforo Monzón. Aristokrata abertzalea. EAJtik HBra:bilakaera politiko-kulturala’ Solasaldia.

Pako  Sudupe  ‘Telesforo  Monzón.  Aristokrata  abertzalea.  EAJtik  HBra:bilakaera  politiko-kulturala’  Solasaldia.
Click to view map
Noiz:
iraila 14, 2018 @ 6:00 pm – 8:00 pm
2018-09-14T18:00:00+02:00
2018-09-14T20:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Baiona (Arsenal plaza)
Place de l'Arsenal
64100 Bayonne
Frantzia

Telesforo Monzonen biografia mamitsu bezain interesgarria idatzi du Pako Sudupek. Autoreak ezdu inola ere hagiografia bat egin nahi izan; aitzitik, kritiko aritu da, zorrotz, sarri orain arte argitaratu gabeko dokumentuak erabilita gainera. Eta ariketa horrek berretsi du Telesforo Monzongizon handia izan zela, euskal abertzaletasunak eta, oro har, Euskal Herriko politikak XX. mendean izan duten bilakaera ulertzeko pertsona ezinbestekoetako bat. Liburu honek Monzonen jatorri aristokratikoa, EAJrekiko lerrokatze goiztiarra eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuetan jokatu zuen rola, gerra garaian, zein erbestean, jorratzen du. Ondoren, 50garren hamarkadan alderditik urrundu eta 60garrenean ETAko errefuxiatuekin bat egin zuen garaia lantzen du, harik eta, Franco hil ondoren, Herri Batasunako buruzagi karismatiko bihurtu zen arte.

Pako Sudupek idatzitako biografiak, Telesforo Mozonen ibilbidea eta haren garaia ezagutzeko ezezik, gauden lekura nola iritsi garen ulertzen ere laguntzen du.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina