Giro paregabea Bilbo Sketch koaderno-margo maratoiaren 2. edizioan
 200  haur  eta  heldu  izan  dira  Bilboko  kaleetan  zehar  hiriko  toki  ezagunenak  marrazten.  Goizeko  10:30etatik  aurrera  gerturatu  dira  parte  hartzaileak  Bilboko  Licenciado  Poza  kaleko  elkar  liburu-dendara  beren  Moleskine  koadernoak,  Milan  boligrafoak  eta  Bilbo  hiriaren  mapak  jasotzera.  19:00ak  arte  izan  dute  denbora  zehaztutako  bost  zonaldeak  koadernoan  marrazteko.  Alhondiga  eraikina,  Casilda  Parkea,  Gran  Via  kalea,  Abandoko  geltokia  eta  Arriaga  Antzokia  izan  dira  nahitaez  marraztu  beharrekoak.  Horretaz  gain,  parte  hartzaileek  Bilboko  nahi  adina  marrazki  aurkeztu  ahal  izan  dituzte.

Eguraldia lagun, egun osoan zehar ikusi ahal izan dira parte hartzaileak Bilboko kaleetan zehar marrazten. Ilustrazio munduko aurpegi ezagunek ere hartu dute parte, Eider Eibar, Mikel Valverde eta Rober Garayk, besteak beste.
Bilbo Sketch-arekin amaiera eman zaio elkar paper-ek antolatutako Arte Ederren II. Jardunaldiei. Saridunak bi aste barru emango dira jakitera www.elkarpaper.com webgunean, eta sari banaketa ekainaren 4ean ospatuko da Bilboko Licenciado Pozako elkar liburu-dendan.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Jakin hamalau laguneko talde berri batek hartu du bere gain, Lorea Agirre zuzendari dela
- No estoy loco, tan sólo deprimido →

 Español
 Español