Joko Hezitzaileen Jardunaldiak guraso eta irakasleei zuzenduak

Haurrak jolaseanelkar liburu-dendetan heziketarekin konprometituak gaude. Horregatik, orain arte sektoreko profesionalei soilik zuzendua zegoen trebakuntza ludiko, doako eta dibertigarria jasotzera gonbidatu nahi zaitugu. Haba eta Djeco etxeetako hezitzaileek joko hauekin nola jolastu erakutsiko dizute, zuk gero etxean edo eskolan egin dezazun.

Elkarlanean aritzen, plangintzak egiten, estrategiak garatzen, arazoak konpontzen, genero berdintasuna errespetatzen… erakutsiko diguten jokoak dira, Europako hainbat herritan arrakasta izan ondoren orain elkar-en aurki ditzakezunak.

Aisialdirako aukera ederra eskaini nahi dizugu, dibertigarria izateaz gain haur eta helduen trebetasun sozial eta intelektualak lantzen laguntzen duena.

 

22 urriak, (asteartea) – HABA – JOKO HEZIGARRIEN TAILERRA

Habak, hau da, 70 urtetik gora dituen enpresa alemaniar honek, “jakingura duten burmuinentzat jokoak sortzen ditu”. Joko berritzaileak, hezitzaileak eta batez ere oso dibertigarriak ditu bere katalogo zabalean, nazioartean eta baita Alemanian ere sari ugari jaso dituzten jokoak dira.

Joko eta jolas hauek haurra mundua bost zentzumenekin esploratzera daramate, bere pertzepzioa behin eta berriro desafiatuz.

Habako hezitzaileetako bat, Iolanda Zapata, Donostiara etorriko da etxe honen katalogoko joko dibertigarri eta esanguratsuenak aurkeztera. 3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako jokoak izango dira. Jolastuz ikastea helburu duen tailer honetan guraso eta irakasleek uste baino gehiago landu beharko dute beraien konzentrazioa eta abilezia.

 

Haba

 

29 urria, (asteartea) – DJECO – JOKO HEZITZAILEEN TAILERRA

Djeco joko-etxe frantsesa da, aparteko jolasen katalogo zabala duena eta sektorean mende erdi baino gehiagoko esperientzia zabala duena. Diseinu oso zaindua eta kalitate bikaina dute bere erreferentzia guztiek. Bere sortzaile taldeak jolas eta joko berdingabeak sortzen ditu urte batetik bestera.

Bere jolas eta jokoek sari ugari jaso dituzte eta munduko hainbat herrialdeetara bidaiatzen dute adin guztietako haur eta gaztetxoen irudimena esnatuz.

Jèssica Poch Djeco etxeko hezitzailea, lehen hezkuntzako irakasle eta psikopedagogoa ere dena, Donostiara datorkigu tailer haugidatzera. Bertan, 3 eta 12 urte arteko haur eta gazteentzako jokoak landuko dira. Ziur gaude hasiera batean behintzat haurrentzako sortuak izan diren joko hauek guraso eta irakasleen irudimena eta trebetasuna esnatuko dutela.

 

Djeco

 

9 azaroa, (larunbata) – ZOOB – SORMEN LEHIAKETA – JOKO HEZITZAILEEN TAILERRA

Zoob eraikuntza jolas bat da, bere aurrekariek eskaintzen zituzten aukerak hobetzen dituena: Zoob-ekin nahi adina irudi, pieza eta eraikuntza sor ditzakezu eta gainera, bere artikulazio guztiei mugimendua eman diezaiekezu!

Lau elkar aretotan aldi berean egingo dugun lehiaketa honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu. 6 eta 12 urte artean badituzu, irudimen handia baduzu eta gainera trebea bazara, dudarik gabe lehiaketa honetan parte hartu behar duzu!

20 minutu utziko dizkizugu materiala probatu eta ezagutzeko eta gero, zuen irudimena martxan jartzea besterik ez duzu! Sortzen dituzuen objektuak web orrira igoko ditugu eta bozkatuenak bere saria izango du! Eta hau nahikoa ez balitz, beste sari bat ere zozketatuko dugu elkar areto bakoitzeko parte hartzaileen artean.

Doako lehiaketa honetan parte hartu eta arratsalde dibertigarri bat pasa nahi baduzu, idatziguzu aretoa@elkar.com-era. Jar ezazu mezuaren gaian “Zoob lehiaketa” eta esaiguzu zein hiritan parte hartu nahi duzun.

Mercuriok babestutako lehiaketa.

Zoob

 

OHARRAK:

– Haba eta Djeco-ren tailer hauek helduei zuzenduak daude, haurrik gabe etortzea eskatzen da.

3 eta 12 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako joko sorta zabal bat landuko da.

– Tailerraren dimanikan, taldeka jolastuko da joko ezberdinetara hezitzaile profesionalak gidatuta. Hark azalduko dizkigu joko bakoitzaren ezaugarri hezitzaile eta ludikoak.

Tailerrak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du eta gazteleraz eskainiko dira hezitzailearen azalpenak, baina euskarazko jolas-taldeak ere osatuko dira.

EDUKIERA MUGATUA: Derrigorrezkoa da izena ematea. Horretarako, zure izen/abizenak, telefonoa eta e-posta bidali behar dituzu aretoa@elkar.com helbidera, edo 943310301 (Lierni) telefonora dei dezakezu. Zehaztu mesedez zein tailerretan parte hartu nahi duzun.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina