Joxe Azurmendi Otaegik bihar jasoko du Eusko Ikaskuntza Saria
Aurtengo Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Humanitate, Arteak eta Gizarte Zientzien 2012ko saria elkar Fundazioko Ohorezko Patronato Kidea den Joxe Azurmendik jasoko du bihar Miramar Jauregian ospatuko den ekitaldian. Saria euskal liburugintzan egin duen ibilbide luze eta oparoa saritzeko helburuarekin emango zaio.
Hona hemen Joxe Azurmendik berak elkar aldizkariari emandako elkarrizketan sari honi buruz esandakoak:
“Esan bezala, taldean egin dut beti nire lana. Gerra ostean eta nire hasieran hori halabeharrekoa zen. Elkarri irakurriz iniziatu gara gure arazoen birpentsaketan, elkarri irakurriz ikasi dugu euskaraz idazten, denon artean markatu ditugu jorratzeko gaiak. Batzuk pioneroak izan dira: Krutwig, Mirande, Txillardegi, Aresti. Beste batzuk beharbada orain ahaztuagoak, baina oso inportanteak: Rikardo Arregi, Eusebio Osa. Sariek eta sari emaileek nola funtzionatzen duten ez dakit. Baina nire idazkiak, eztabaidak, posturak piska bat ezagutzen dituenak, badaki uhin kolektibo horretan eta bereziki Jakinen historian kokatzen dela nire obra osoa. Eta badaki, saria niretzat bada, errekonozimendua uhin horrentzako dela. Disimuloz aitortuta, beharbada. Horrek pozten nau”. (Irakurri elkar aldizkarian egindako elkarrizketa osoa)
Eusko Ikaskuntzako sariaz gain, herenegun jaso zuen Joxe Azurmendik Dabilen Elea saria, Euskal Liburuaren Gauan. Sari honekin bere ibilbide oparoa saritzeaz gain, bere jarrera, zintzotasuna, oparotasuna eta lanerako grina ere saritu nahi dituzte.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Garbiñe Ubeda: “Nik kontatu nahi dudana kontatzeko, nobela da formaturik onena”
- Los más vendidos de octubre – Urriko salduenak – Vous avez aime ce mois-ci →