Mundumira, berriz ere martxan!
Albiste  onak  ur ri  diren  garai  hauetan  berri  pozgarria  lau  haizetara  zabaldu  da:  Mundumira  itzuli  egin  da.  2013  gogoetarako  hartu  eta  gero,  2005ean  bidea  hasi  zen  lekuan  bertan,  Arrasaten  alegia,  ekingo  dio  berriz  ere  martxari  munduko  kulturen  jaialdiak,  maiatzaren  30etik  ekainaren  1era.
ri  diren  garai  hauetan  berri  pozgarria  lau  haizetara  zabaldu  da:  Mundumira  itzuli  egin  da.  2013  gogoetarako  hartu  eta  gero,  2005ean  bidea  hasi  zen  lekuan  bertan,  Arrasaten  alegia,  ekingo  dio  berriz  ere  martxari  munduko  kulturen  jaialdiak,  maiatzaren  30etik  ekainaren  1era.
Aldaketak izan dira azken urtean. Euskal Herria aldizkariak lekukoa eman dio bere jarraipena den Euskal Herria liburu bildumari, harpidedunek erakutsi dioten babes itzelari esker. Baina, aldaketak aldaketa, aurtengo Mundumira ere auzolanaren fruitua izango da, oraingo honetan Sua Edizioak argitaletxeak plazaratzen duen liburu bilduma berriaren, Ginmusicen eta Debagoienako Mankumunitatearen arteko auzolanaren emaitza.
Bestela, munduko kulturen biltoki izango da Mundumira beste behin: musika komunikazio eta jai ardatz nagusia bilakatuko da, kalea bost kontinenteko zapore gozoz mukuru beteko da gastronomia azokan eta ekoferia jaio berriari harrera beroa egingo zaio, inguruetako natur parajeetarako txango ederrak, elkartasunarekiko hitzordua (elkartasun elastikoa salgai dago) eta, batez ere, giro ona ahaztu barik. Arrasaten elkar ikusiko dugulakoan, ondo pasa!
Erlazionatutako Albisteak
- ← Dos nuevos títulos de la nueva colección “¡Qué asco de fama!” – SORTEO
- Iruñeko eta Bilboko Liburu Azokak →

 Español
 Español










