Orbe auziaren ingurukoak – Iñaki Irasizabal
Joseba Orbe irakaslea, baso bide batean hilda agertzen den une beretik aurrera, gertatzen diren gertaerak ez dute zentzurik. Edo bai. Baina ez beste eleberri beltzetan daukan zentzua. Orbe jaunaren ingurukoek, eta baita hiltzaileen ingurukoek, eta hiltzaileek beraiek ere hartuko duten jokaera ez da hilketa arrunten ondoren hartzen dena.
Iñaki Irasizabalek erakutsi nahi digu gertaera guztiak daukatela beste alde bat. Alde honagoa edo txarragoa, baina beste alde bat. Eta irakurle bakoitzaren eskuetan uzten du prinzipioz harrigarriak diren jokaerak, hausnarketa baten ondorioz, norberarentzat ere onargarriak direla, geuk ere asumituko genituzkeela. Eta erabaki hauek hartzerako orduan, mila eragin daude: seme-alabak, bikotekideak, lagunak, gertaera politikoak, dirua, hedabideak, e.a. Eta denak hartu behar dira kontuan.