Abian da kontaketa erotikoen lehiaketa

Kaixomaitia.eus-ek abian jarri du Elkar Argitaletxearekin elkarlanean euskarazko kontaketa erotikoen lehiaketaren hirugarren edizioa. Lehenengo edizioaren irabazlea: Adiorik ez, Karlos Aretxabaleta Txapel, Bigarren edizioaren irabazlea: Ostera, Oihana Iguaran. (Irakurri +)

Harkaitz Cano: “Behar dugu poz bat norberarena, osoa ez izan arren”

Pozaren erdia soneto-bilduma argitaratu du Harkaitz Canok Susaren eskutik. Hamalau lerroko formatu klasikoa tresnatzat hartuz, gaztaroko oroitzapenak, naturaren behaketa eta idazletzari buruzko hausnarketak bildu ditu.

Aspaldi zen ez zenuela poema-libururik argitaratzen. Nola ekin zenion honi?

Poemak idazten jarraitu dut urteotan, bakanak izan arren, aleka-aleka, baina haietako asko bidean iraungi zaizkit, eta beste asko umezurtz geratu dira, aterpetuko dituen bildumarik gabe. Sorta heterogeneo hori beste karpeta batean daukat, soneto hauen ifrentzu anarkikoa dira, nolabait… Sonetoak itxialdi garaian hasi nintzen idazten, ariketa modura, ezustekoa izan zen niretzat ere, eta ederra da egiten ari zarenarekin zure burua harritzea. Teknika bat ikasten saiatu eta formatuarekin liluratu naiz, egia esan. (Irakurri +)

Ikimilikiliklik: Ustekabeko oparia

ikimilikiliklik (2 cd) - Mikel Laboa / Artze Anaiak / J. A. ArtzeUstekabeko oparia da Ikimilikiliklik disko bikoitza. Artze anaiek eta Mikel Laboak 1975-76 urteen aldera zuzeneko kontzertu batean jotako piezak jaso ditu, erresistentzia kulturalaren erakusgarri. Inor gutxik espero zuenean agertu dira eta orain guztion esku daude, hala cd nola binilo formatuan. (Irakurri +)

Jokin Zaitegi Sariketa – Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2022

Annie Ernaux (Irudia: Wikipedia)

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

“Erretzaile damutuen konpainia” Aingeru Epaltzaren eskutik

Erretzaile damutuen konpainia, egungo Iruñean giroturiko eleberri beltz eta aldi berean umoretsua kaleratu du Aingeru Epaltzak, Edu Saragueta kazetari desastrea, egiazko antiheroia berreskuratzen duena. (Irakurri +)

Joseba Sarrionaindia “Onura ekonomikoak ekarri dizkie kolonialismoak gutxiengo batzuei, mundu gehiena hondatu duten artean”

Joseba Sarrionaindia (Argazkia: Jose Goitia)

Munduari bira eman zion ontzia argitaratu du Joseba Sarrionandiak Pamielaren eskutik. Elkarrizketa formako liburuak Magallaes eta Elkanoren mundu-biraren eta egundaino dirauten ondorioen inguruko hainbat galdera piztu asmo du. Irakurleen gozagarri, Ares margolari kubatarraren irudi ederrek janzten dute testua.

(Irakurri +)