Goiatz Labandibar: “Uste dut kanpinak esperimentu sozial oso interesgarria direla”

Aspaldian emankor dabil Goiatz Labandibar (Oiartzun, 1985), eta apirilean liburu berri bat kaleratu du: Zoo, hamabi istorioz osaturiko bilduma, era guztietako gizon- emakumeen erretratuak eskaintzen dizkiguna, bihurri eta jostalari, ezinbestez irribarre batekin irakurri beharrekoa. (Irakurri +)

Gazteen erronka

Adin kritikoa dira hamalau-hamasei urteak, helduarorako igarobide sarritan sigi-sagatsua. Adin kritikoa da, halaber, irakurleen ibilbidean, eten gehien gertatzen den aroa delako. Irakurle sutsuak izan diren ume askok nerabezaroan bazterrean uzten dituzte liburuak. Jakinik adin tarte bakoitzak bere gustuak, grinak, premiak eta beharrizanak dituela, gazteen interesa pizten dituzten liburuen bila goaz. (Irakurri +)

Ruben Ruiz, Mikel Zarate sariaren irabazle

Ruben Ruizek idatzitako Pellokeriak ipuin-bildumak irabazi du 2024ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du. (Irakurri +)

Augustin Zubikarai nobela sariaren XXIV. edizioa abian da

Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko xedea du Augustin Zubikarai sariak. Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu: (Irakurri +)

Josu Goikoetxeak jaso du Joseba Jaka beka eta AEK-k Ibilbideari elkar saria

elkar Fundazioak Adunan duen egoitzan banatu dira 2024ko elkar sariak. Ibilbideari elkar saria eta Joseba Jaka beka banatu ditu aurten Fundazioak. (Irakurri +)

XXVII. Igartza Literatura-sorkuntzako beka abian da

Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVII. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzen du idazle berrientzat. Bekak 10.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)