#traola hitzak aurrerantzean badu beste aldaera bat: Elkar argitaletxeak gazteengan pentsatuz sortutako bilduma berria, gaurkoa. Saretu zaitez gurekin!
 FESTA  Jasone  Osoro
FESTA  Jasone  Osoro 
Gazteei  zirrara  eragingo  dioen  istorio  honi  ez  zaio  egiantzik  falta
Sofia eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofiak eta Ivanek ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten. Badago hamasei urterekin haurdun geratzen den neskarik.
 MALKOAK  EURITAN  Jordi  Sierra  i  Fabra
MALKOAK  EURITAN  Jordi  Sierra  i  Fabra
Artista  ospetsu  baten  argiak  eta  itzalen  kronika  hunkigarria
Leo Calvert rock abeslaria, hil ondoren, mito bihurtu da, eta haren hilobia ehunka jarrantzaileren erromes-leku. Grace alabak gorroto ditu aitaren heriotza etengabe gogora ekartzen dizkioten omenaldiak. Aitaren mireslea den Normanek, ordea, bizitza aldatuko dio.
Aitari buruz amak ezkutatu dizkion bizitzako pasarteak argitu beharko ditu Gracek.
 HORMAK  Oihana  Iguaran
HORMAK  Oihana  Iguaran
Eskolako  hormak  batzuentzat  ate  zabalak  dira,  beste  batzuentzat  egunero  gainditu  beharreko  hesiak
Institutuko sarrerako hormn “Leo puta” idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian.
Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak.

 Eraso!   rock  gogorreko  musika  taldean  ibilbide  luzea  egina  du  Sergio  Ruiz  G-Txabarrik  (Zarautz,  1975).  Oraindik  ere  gogoz  eusten  diote  jardunari,  baina  bakarko  ibiliari  ere  ekin  zion  duela  bi  urte.  Gari  Berasaluzeren  poemak  ardatz  hartuta  osatu  zuen  Enara  itzuli  dira  diskoa.  Pandemia  garaia  baliatu  du  bigarren  lana  ontzeko,  eta  oraingoan  berak  idatzi  ditu  kantuak  zein  hitzak,  barneko  kezka-bulkadari  irteera  emanez.  Zortzi  kantuk  osatzen  dute  Leihotik  mundura.
Eraso!   rock  gogorreko  musika  taldean  ibilbide  luzea  egina  du  Sergio  Ruiz  G-Txabarrik  (Zarautz,  1975).  Oraindik  ere  gogoz  eusten  diote  jardunari,  baina  bakarko  ibiliari  ere  ekin  zion  duela  bi  urte.  Gari  Berasaluzeren  poemak  ardatz  hartuta  osatu  zuen  Enara  itzuli  dira  diskoa.  Pandemia  garaia  baliatu  du  bigarren  lana  ontzeko,  eta  oraingoan  berak  idatzi  ditu  kantuak  zein  hitzak,  barneko  kezka-bulkadari  irteera  emanez.  Zortzi  kantuk  osatzen  dute  Leihotik  mundura.
Leihotik begira sortu dituzu kantuok. Zer ikusi duzu pandemia garaiotan?
Bai. Leihotik begira sortu ditut kantuok. Horrexegatik jarri diot izenburu hori. Leiho bat, gitarra, eta nire kezkak. Pandemia garaian egin nituen kantu guztiak. Pertsonalki ez nengoen nire momenturik onenean, gero pandemia heldu zen, eta bat-batean konturatu nintzen gauza asko nituela esateko. Terapia modura erabili dut kantuen sorrera, burua beste leku batera eramateko aukera eman dit. (Irakurri +)
 Korrontziren  hamargarren  diskoak  Xabier  Amurizak  sortu  eta  osaturiko  hitzak  eta  Agus  Barandiaranek  sorturiko  trikiti  doinu  askotarikoak  biltzen  ditu.
Korrontziren  hamargarren  diskoak  Xabier  Amurizak  sortu  eta  osaturiko  hitzak  eta  Agus  Barandiaranek  sorturiko  trikiti  doinu  askotarikoak  biltzen  ditu.
Kopla dago trikiti doinu, lan eta disko askoren oinarrian, baina ez guztietan derrigorrean. Korrontziren lan berriaren muin-muinean kopla dago, ordea. Eta, horretarako, koplari apartekoenetakoa (koplen sortzaile, behatzaile eta berreskuratzaile den heinean) izan dute bidaide. Xabier Amurizaren hitzok diskoaren liburuxkan topa litezke, entzungo denaren itsas-argi modura: “Koplaren estetika bizi eta politaren erabilera modernoa ala tradizionala kontzeptuen eta edukien gorabeheran dago. Nik neuk, disko honetan bezala, kopla baliatzen dut, bere mugekin, nahi dudan edo eskatzen zaidan edozein mezu kantatzeko. Hori bai, beti ere, hain estetika xarmagarri bati bihurdura mingarririk ez eragiten saiatuz”. Ezin zuen bestela izan eta Koplariak du izenburutzat Agus Barandiaran lemazain duen taldearen lan berriak, eta ezinbestean, egitasmoaren egiletza partekatua eta elkarlana aitortzen du azaleko sinadurak ere: Korrontzi & Xabier Amuriza. (Irakurri +)
 Xabier  Leteren  kantutegi  musikal  poetikoa  biltzen  duen  antologia  da  Ni  naiz,  ibilbide  oparo  bat  ardazten  duten  22  piezaz  osatua
Xabier  Leteren  kantutegi  musikal  poetikoa  biltzen  duen  antologia  da  Ni  naiz,  ibilbide  oparo  bat  ardazten  duten  22  piezaz  osatua
Neguarekin joan zen Xabier Lete, orain dela hamar urte, 2010eko abenduaren 4an. Haren inguruko lanak ugaritzen ari dira aurten, heriotzaren urtemugaren abarora. Bere poetikaren eta idazle lanaren ingurukoak izan dira zenbait, eta orain, aldiz, haren kantugintza zabalaren bilduma antologikoa argitaratu du Elkarrek. Oraintsu arte Elkar diskoetxeko arduradun izan da Anjel Valdesek eta honela idatzi du antologiak dakarren liburuxka mardulean: “Bere kantutegiaren bidez Xabier Leterengana hurbiltzen garenean, konposizio poetiko-musikaletarako duen talentu erraldoiari erreparatu ez ezik, haren pentsamendu sakonaren mamiaz ere jabetzen gara”.
Bi cd-tan bilduta 22 kantuz osaturiko antologia lana da, Xabier Leteren bakarkako lan ugarietatik erauzitako 22 pieza. Beste asko ere izan zitezkeen, baina ibilbide baten arrasto-ardatz nagusiak ezaugarritzen dituzte. 60-70 hamarkadetan Herri-gogoa eta Artezi diskoetxeetan argitaratu diskoetatik, eta gerora Elkar diskoetxean plazaratuetatik aukeratuak, nagusiki. Ez alferrik, bilduma eta lehen cd-a hasten da Letek berak bere buruaz egindako deskripzio poetikoarekin, 1974ko Xabier Lete izenburuko diskoko Ni naiz enblematikoarekin, eta amaitzen da 1992ko Hurbil iragana diskoko Xalbadorren heriotza-rekin. Eta tartean dira Izarren hautsa (Kantatzera noazu, 1976), Haizea dator Ifarraldetik (Lore bat zauri bat, 1978), Ez dut amets haundirik (Kantatzera noazu, 1976), Neguaren zai (Eskeintza, 1991), San Martin, azken larrosa (Hurbil iragana, 1992), Errota zaharra (1965- 1968 artean Loiolako Herri Irratian Joxemari Iriondok erregistratutako saioetatik aukeratua da), Habanera (Eskeintza, 1991) eta Itsasoan urak handi (Kantatzera noazu, 1976). (Irakurri +)
 Gero  eta  gehiago  dira,  gero  eta  osatuagoak,  gero  eta  erakargarriagoak.  Adin  guztietarako,  ume  txiki-txikietatik  hasi  eta  heldutasunera  arte.  Euskarazko  jolasak  dira,  ondo  pasatzen,  pertsona  bezala  garatzen  eta  euskaldun  izaten  lagunduko  diguten  opari  itzelak.
Gero  eta  gehiago  dira,  gero  eta  osatuagoak,  gero  eta  erakargarriagoak.  Adin  guztietarako,  ume  txiki-txikietatik  hasi  eta  heldutasunera  arte.  Euskarazko  jolasak  dira,  ondo  pasatzen,  pertsona  bezala  garatzen  eta  euskaldun  izaten  lagunduko  diguten  opari  itzelak.  
Umeek indar, pasio, interes eta gogo gehiena jolasetan jartzen omen dute. Gure txikitako oroitzapenik onenak ere, askotan, jolasekin lotuta daude. Ederto baten ibiltzen ginen elizako plazan txorro morro piko taie ken olgatzen, edo etxe azpiko kalean soka-saltoan, edo lagun baten etxean kartetan, edo lehengusuekin Monopolyan, edo neba-arrebok Scalextricarekin. Ezin gusturago egoteaz gain, haien bidez sozializatzen gara, haien bitartez ikasten dugu elkarrekin nola jokatu, gure sentipenak, beharrizanak eta desioak nola kudeatu, eta, lantzean behin, mundua zelakoa den ere bai.
Euskal Herritik begiratuta, jakina, egundoko garrantzia dauka jolasak darabilen hizkuntza. Euskaraz ala erdaraz etorri, umeak euskaldunago egingo ditu edo, kontrara, erdaldunduko ditu. Ez da kontu erraza, merkatuan erabateko gehiengoa daukatelako atzerrian sortutako jolasek. Hala ere, gero eta gehiago dira euskaraz jolasteko aukera ematen dutenak, hala Euskal Herrian bertan asmatutakoak nola kanpotik ekarritakoak. Badago, beraz, non aukeratu. (Irakurri +)

 Español
 Español Edertasunezko  orrialde  zenbaezinak  zor  dizkio  euskal  literaturak  itsasoari.  Arbasoak  izan  ditugu  Ternuako  basamortu  izoztuetan,  kapitainak  Groenlandian  eta  lemazainak  ontzietan.  Itsasoaren  indarrak  konjuratu  dituzte  eta  denen  artean  idazle  garaien  kofradia  bikaina  osatu  dute.
Edertasunezko  orrialde  zenbaezinak  zor  dizkio  euskal  literaturak  itsasoari.  Arbasoak  izan  ditugu  Ternuako  basamortu  izoztuetan,  kapitainak  Groenlandian  eta  lemazainak  ontzietan.  Itsasoaren  indarrak  konjuratu  dituzte  eta  denen  artean  idazle  garaien  kofradia  bikaina  osatu  dute.


